Taldeko argazkia, ziurtagiria sinatu eta gero. Ezkerretik eskuinera Inés Olaizola (Unibertsitateko idazkari nagusia), Emilio Flamarique (Nafarroako AENORen zuzendaria), Alfonso Carlosena (Unibertsitateko errektorea) eta Iñaki Montoya (Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Ataleko burua)
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atala Espainiako unibertsitate bateko bigarren artxiboa da, Lleidako Unibertsitateko Artxiboaren atzetik, bere “Dokumentuak kudeatzeko sistema”ren kalitatea dela-eta AENORen aitorpena lortzen duena. Ziurtagiriaren izena UNE-ISO 30301 araua da, eta dokumentuak kudeatzeko prozesu, politika eta helburuei, eta haien ebaluazioari eta hobekuntzari dagokienez eskatzen diren baldintzak betetzen direla aitortzen du.
Alfonso Carlosena Unibertsitateko errektoreak jaso zuen aitorpena duela gutxi Emilio Flamarique AENOReko zuzendariaren eskutik, eta bertan egon zen, halaber, Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia. Kalitate ikuskaritza Kataluniako Artxibistikako eta Dokumentuen Kudeaketako Goi Mailako Eskolarekin lankidetzan egin zen. Eskola Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren Fundaziora atxikita dago (UAB Fundazioa). Espainian, NUP kontuan hartuta, lau entitatek bakarrik dute ziurtagiria.
ISO 30301 araua eta dokumentuen kudeaketa NUPen
ISO 30301 Kudeaketa Sistemen Arau bat da (Management System Standards, MSS), ezagunagoak diren beste batzuen kategoriakoa; esaterako: ISO 9001 edo ISO 14001. Dokumentuak kudeatzeko sistema ezartzeko, inplementatzeko, mantentzeko eta hobetzeko baldintzak zehazten ditu arau honek bai erakunde publikoentzat, bai pribatuentzat.
Hastapenetatik, duela 20 urte, Unibertsitateko Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atalak (Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren mendekoa)“dokumentuak kudeatzeko sistema aurreratu bat, nazioarteko erakundeek gomendatutako metodologia eta sistemen araberakoa, ezartzearen aldeko apustua egin zuen”, Ataleko kideek adierazi dutenez. Bilakaera horrekin jarraituz, duela lau urte eta NUPen IV. Plan Estrategikoaren barruan, arau hori ezartzeko eta kanpoko kontu-ikuskaritza baten bidez bere betekizunen betetze maila kanpotik ebaluatzeko helburua proposatu zen.
“Lorpen horrek argi eta garbi erakusten du NUPek dokumentuen kudeaketa bikain baten alde egindako apustua eta konpromisoa, nahitaezko osagaia izan dadin eraginkortasun eta efizientzia administratiborako eta bere dokumentu ondarearen babeserako eta zaintzarako.