NUPeko udako ikastaroak bokazio zientifikoak sortu nahi ditu Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteatn.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hurrengo astean emango die hasiera udako ikastaroei euskaraz emango den ikastaro baten bidez. Ikasgelan ZTIM bokazioak bultzatzea da ikastaroaren xedea (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika). “Ikasgelan ZTIM bokazioak pizteko baliabideak” da monografikoaren izenburua, eta Iruñeko planetarioan egingo da ekainaren 11tik 13ra bitartean. Ikastarorako matrikula irekita dago, eta zenbait gai lantzen ditu, hala nola esperimentuak, robotika, metodo zientifikoa edo Wikipediaren erabilera. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Unibertsitateko webgunea.
Honako hauek zuzenduko dute ikastaroa: Joseba Aldasoro Galán, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta NUPeko ikertzaile ohia; Miriam Gil Monreal, NUPeko Zientzien Saileko ikertzailea, eta Miren Karmele Gómez Garmendia, Iruñeko Planetarioko ZTIM Planeta proiektuaren koordinatzailea. NUPek eta Planetarioak antolatu dute monografikoa, eta Badalonako Danagen-Bioted enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren finantzaketa du.
Erakunde akademikoak hurrengo hilabeteetarako antolatu dituen udako hogeita hamar ikastaroetarako bat da hau. Izena emateko epea irekita dago ikastaro guztietarako. Monografikoen edukia eta prezioak NUPeko Udako Ikastaroen webgunean kontsultatu daitezke.