Joan eduki nagusira

zoom Eskerrak emateko ekitaldian izan zirenetako batzuk, ikasleak eta Unibertsitatearen ordezkariak.

Eskerrak emateko ekitaldian izan zirenetako batzuk, ikasleak eta Unibertsitatearen ordezkariak.

Atzo, maiatzak 27, astelehena, ikasleak praktiketan hartzeko hitzarmena duten erakundeei eskerrak emateko ekitaldia egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). 900 erakunde baino gehiago dira, besteak beste, ikastetxeak, sindikatuak, erakunde publikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak.

Ekitaldian, 80 bat lagun izan ziren: Alfonso Carlosena errektorea, ekitaldiko buru, Miguel Rodríguez Wilhelmi Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa, Iosune Pascual Unibertsitate - Gizarte Fundazioko zuzendari-kudeatzailea eta NUPeko sei ikastegien zuzendaritza taldeen ordezkariak, bai eta Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea ere.

Carla Jalle Alaiza Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean graduatutako ikaslea ere egon zen lehendakaritza-mahaian, eta praktiketako ikasle gisa eta Unibertsitatearen mentore seniorren planeko parte-hartzaile gisa parte hartu zuen. Horretaz gainera, Ana Goyén Pérez Ingeteam Power Technology-ko Negozio Eolikoko Unitateko zuzendaria ere han izan zen, eta entitateen izenean hitz egin zuen. Enpresa eta erakunde laguntzaileetako batzuetako ikasleak eta ordezkariak ere bazeuden entzuleen artean.

Kanpoko eta curriculumeko praktiken balioa

zoom Inaugurazio ekitaldiko une bat. Ezkerretik eskuinera, Miguel Rodríguez Wilhelmi, Ana Goyén, Alfonso Carlosena, Carla Jalle eta Iosune Pascual.

Inaugurazio ekitaldiko une bat. Ezkerretik eskuinera, Miguel Rodríguez Wilhelmi, Ana Goyén, Alfonso Carlosena, Carla Jalle eta Iosune Pascual.

Kanpoko irakaskuntza praktikak unibertsitateko ikasleek egiten duten prestakuntza jardueretako bat dira. Jarduera hori Unibertsitateak ikuskatzen eta, beharrezkoa bada, ebaluatzen du. Bere helburua da ikasleek aplika eta osa ditzaten prestakuntza akademikoan lortu dituzten ezagutzak, jardun profesionala erraztuko dieten gaitasunak eskuratzeko eta enplegua lortzeko aukera emanez, eta bakoitzaren ekintzailetasuna sustatzeko.

Curriculum praktikak titulazio bakoitzeko ikasketa planeko prestakuntza jarduerak dira, eta jarduera horiek egiteko unibertsitateak hezkuntza-lankidetzako hitzarmenak izenpetu behar ditu erakunde laguntzaileekin. Esaterako, enpresekin, eta erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin.