Joan eduki nagusira

zoom Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegian parte hartu duten ikasleen taldea, Arrosadiko campusean, eta haiekin Cristina Bayona (zutik, aurreko ilaran, 6.a ezkerretik hasita), Eduardo Prietoren (zutik, aurreko ilaran, 5.a ezkerretik hasita) eta Iosune Pascualen artean (zutik, aurreko ilaran, 8.a ezkerretik hasita).

Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegian parte hartu duten ikasleen taldea, Arrosadiko campusean, eta haiekin Cristina Bayona (zutik, aurreko ilaran, 6.a ezkerretik hasita), Eduardo Prietoren (zutik, aurreko ilaran, 5.a ezkerretik hasita) eta Iosune Pascualen artean (zutik, aurreko ilaran, 8.a ezkerretik hasita).

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez antolatu duen Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegiaren XXIV. edizioari. Aurten, graduko eta masterreko 28 ikaslek hartu dute parte, eta zenbait topaketa egin dituzte enpresetako profesionalekin.

Eduardo Prieto Iglesiasek eman zion bukaera ekitaldiari. Futboleko arbitro profesionala eta bideo bidezko epaile laguntzailea da (VAR, video assistant referee) Gizonezkoen Lehenbiziko Mailan, eta industria ingeniari teknikoa (mekanikako espezialitatea) NUPen, non Industria Teknologietako Ingeniaritzako Masterra egiten ari baita orain. Gainera, ingeniari lanetan aritu zen zortzi urtez Gamesan, eta futboleko arbitro hogeita bi urtez. Mintegian, “Egoera gogorretan erabakiak hartzea” izeneko hitzaldia eman zuen.

Halaber, ekitaldiko buru izan dira Cristina Bayona Sáez Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea eta Javier Merino Díaz de Cerio Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle, INARBE (Institute for Advanced Research in Business and Economics) institutuko ikertzaile eta mintegiko zuzendari akademikoa.

Edizio honetan, hizlari aritu dira, halaber, Nora Alonso Casajús, Iden Biotechnology enpresaren sortzaile eta zuzendari exekutiboa; Ernesto Bravo Villamayor, Familiados enpresaren sortzaile eta zuzendari exekutiboa; Pablo Frauca Echandi, La Información taldeko marketineko eta negozio berrien garapeneko arduraduna; Javier Lázaro Goicoechea, SIC Lázaro enpresako kudeatzailea; eta Amaia Zabaleta Sainz de Ugarte, Repsoleko Venture Capital ataleko inbertsioetarako aholkularia.

Espiritu ekintzailea sustatzea

Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegian, mahai inguruak egiten dira enpresa munduko profesionalekin, eta lan bat amaieran. Bestalde, topaketak antolatzen dira unibertsitateko ikasleen eta zenbait sektoretako enpresetako buruekin, berritzaileak izateagatik eta enpresa sareari ekarpena egiteagatik nabarmendu direnekin hain zuzen. Mintegiaren helburua unibertsitateko komunitatean espiritu ekintzailea sustatzea da, zenbait titulaziotako ikasleen eta enpresetako arduradunen arteko topagune bat sortuz.

Ikasleak graduko hiru titulaziotakoak (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, eta Industria Teknologietako Ingeniaritza) eta master batekoak dira (Enpresen Zuzendaritza).

Ikasleak

Hauek dira mintegian parte hartu duten graduko ikasleak, ordena alfabetikoan eta titulazioa aipatuz: Sara Agorreta Sangari (EAZko Nazioarteko Programa), Alejandro Aranda Zoco (EAZ), Carmen Arbeloa Llorente (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Nerea Ariz Alquegui (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Nicolás Erice Ainciburu (EAZ), Naiara Fresneda López (EAZ), Leyre Gómez Rubio (EAZ), Claudia Labat Garrués (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Naiara López Alfaro (EAZko Nazioarteko Programa), Dario Lyubomirov Hvoynev (EAZ), Sergio Martínez Abad (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Jone Nicolay Cuéllar (EAZko Nazioarteko Programa), Laura Rizzi Menéndez (EAZ), Miguel Rodríguez García (EAZko Nazioarteko Programa), Tania San Miguel Ruano (EAZ) eta Lucía Teruel Saldaña (Industria Teknologietako Ingeniaritza).

              Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleak, berriz, beste hauek: Lidia Andueza Cuartero, Silvia Carolina Angulo Valencia, María Blanco Gracia, Katherine Cano Molina, Vicente Castillo Chueca, Luz Alejandra Ciceri Beltrán, Dubraska Contreras Chavarría, Soufian Fadil, Diana Marcela González Rangel, Aldo Gustavo Saretti, Andrea Paola Sarmiento Pineda eta Angélica María Vázquez Cachay.