Joan eduki nagusira

zoom Saridunek eta ekitaldiko lehendakaritza mahaiko kideek batera ateratako argazkia.

Saridunek eta ekitaldiko lehendakaritza mahaiko kideek batera ateratako argazkia.

Nicolás Garrido Murúa eta Javier Basiano Roncal izan dira, hurrenez hurren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatu duen Mikrokontakizun Juridikoei buruzko IV. Kafka Sariaren irabazlea (ikasleen arloan) eta Berri Juridiko Laburrei buruzko VII. Clarín Sariaren irabazlea. Bestalde, María Jorqui Azofra irakasleari Kafka saria eman zioten Irakasle eta Ikertzaileen eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen arloan.

Epaimahaiaren erabakia duela gutxi ezagutarazi dute NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen San Raimundo Peñafortekoaren festa ospatzeko ekitaldi akademikoan. Ekitaldi berean, 2017-18 ikasturtean defendatutako Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko amaierako lan hoberenaren egileari dagokion saria ere eman zitzaion Jon Lainez Eguilazi lan honengatik: “Elaboración de un plan de empresa. Estudio de la viabilidad de una cafetería con reparto de desayunos a domicilio”. Aipatu sarien bosgarren edizioa egin da, eta Nafarroako Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialarekin lankidetzan eman dira.

Inés Olaizola Nogales Unibertsitateko idazkari nagusia izan zen ekitaldi instituzionalaren burua, eta José F. Alenza García Fakultateko dekanoak eman zion amaiera. Bestalde, Iñaki Zurutuza Agirita Ikastegiko Batzordeko idazkariak Fakultateko jardueren urteko oroitidazkia irakurri zuen. Pilar Canedo Arrillaga Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko kontseilari eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasleak ere parte hartu zuen, eta  “Lehiako agintarien independentziak dituen erronkak” hitzaldia eman zuen. “Haize-hari” musika bikotearen emanaldiarekin bukatu zen ekitaldia.

Beste saridun batzuk eta gonbidatuaren mintzaldia

zoom Musika bikotearen emanaldiaren une bat.

Musika bikotearen emanaldiaren une bat.

Kafka Sariko gainerako saridunei dagokienez, Ana Cía Lapeña bigarren lekuan sailkatu zen, eta Andrea García Sánchezek aipamen berezi bat lortu zuen (biak, ikasleen kategorian.

Clarín Sariari dagokionez, David Edgar Araiz Huarte bigarren lekuan sailkatu zen. Sarietara aurkeztu diren idazki guztiak, irabazleak eta sarien zenbatekoak NUPen webgunean daude kontsultatzeko.

Enpresen eta botere publikoen aurrean agintari eskudunek beren eginkizunetan independente izan daitezen bermatzeko beharra nabarmendu zuen Pilar Canedok bere mintzaldian. Horretarako bitarteko batzuk erabili behar direla esan zuen arlo hauei dagokienez: agintaritzetako kideen -bai Kontseiluaren, bai funtzionarioen- gaitasun teknikoa, agintaritzaren lege defentsaren independentzia, lobbiei aurre egiteko bitarteko ekonomikoak, gatazka-bulego despolitizatu bat, non egiazko interes-gatazkak ebatziko baitituzte eta agindu politikoen mende ez baitira egongo eta ez baitira geratuko  betetze formaletan , eta, azkenik, bideak egitea erantzukizun kolektibo eta indibidualak identifikatuko direla bermatzeko.

Javier Basiano, lehen Clarín saria jasotzen. Javier Basiano, lehen Clarín saria jasotzen.
María Jorqui, Kafka sariaren accesita izan duena AZLen eta Irakasle eta ikertzaileen arloan. María Jorqui, Kafka sariaren accesita izan duena AZLen eta Irakasle eta ikertzaileen arloan.
Nicolás Garrido, lehen Kafka saria jasotzen, Julen Llorens irakaslearen eskutik. Nicolás Garrido, lehen Kafka saria jasotzen, Julen Llorens irakaslearen eskutik.
Andrea García, ikasleentzako Kafka sariaren accesita izan duena. Andrea García, ikasleentzako Kafka sariaren accesita izan duena.
Pilar Canedo bere mintzaldian. Pilar Canedo bere mintzaldian.
Jon Lainez, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko amaierako lan hoberenaren sariduna Jon Lainez, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko amaierako lan hoberenaren sariduna
1 / 2
Entrega de Premios Clarín y Kaf