Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) udako 30 ikastaro eskaini ditu. Ikastaroak ekainaren hasieran abiatuko dira, monografiko hauekin: “Ikasgelan STEM bokazioak pizteko baliabideak” (ekainaren 11tik 13ra, Iruñeko Planetarioan) eta “Abordaje Multidisciplinar de Enfermedades Raras Neuromusculares” (ekainaren 13tik 14ra, Osasun Zientzien Fakultatean). Gaur ireki da izena emateko epea. Monografikoen edukia eta prezioak NUPeko Udako Ikastaroen webgunean kontsultatu daitezke.
Ikastaro-eskaintza osoa bi multzotan banatuta dago, eta urrira arte eginen dira. Alde batetik, 14 prestakuntza ekintza daude Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen barnean. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ekimena, erkidegoko bi unibertsitate presentzialekin (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) eta UHUNen Iruñeko eta Tuterako zentro elkartuekin lankidetzan. Gainerako ikastaroak berekiak ditu NUPek, eta zenbait toki- eta gizarte-erakunderekin lankidetzan antolatzen ditu. Ikastaro gehienak Iruñean eginen dira (Kondestablearen Jauregian, NUPen, Iruñeko Planetarioan edo Iruñeko Liburutegian, besteak beste), baina batzuk Nafarroako beste herri batzuetan eginen dira (Berriozar, Uharte, Uxue edo Tuterako NUP).
Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen eskaintza osoa
Arestian aipatutako bi ikastaroez gain, ikastaro hauek osatzen dute Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen eskaintza: “La crisis de la política en España” (ekainaren 17tik 21era), “Prevención de riesgos laborales de los trabajadores desplazados: Obligaciones y responsabilidades del empresario” (ekainaren 20tik 21era), “Taller de Design Thinking” (ekainaren 22a) eta “Escuela de verano de ecología UPNA: usando la biomasa forestal como fuente de energía sostenible” ikastaroaren bosgarren edizioa (ekainaren 26tik 28ra).
Uztailean eta abuztuan monografiko hauek eginen dira: “Convivencia y educación inclusiva en alumnado con enfermedades raras” (uztailaren 1ean eta 2an), “Drones FPV: construye, vuela, repara” (uztailaren 22tik 26ra), “Sostenibilidad y energías renovables” (uztailaren 29tik abuztuaren 1era), “Pedagogía Montesssori de 3 a 6 años: de la educación de los sentidos a la introducción a la lectoescritura” (abuztuaren 5etik 9ra), “Vivir, Bienestar, Bien-vivir” (abuztuaren 26tik 30era) eta “Montessori Pedagogia: material didaktiko batzuk baino askoz gehiago” (abuztuaren 26tik 27ra). Irailean, berriz, hauek eskainiko dira: “Cambio climático en Navarra. Iniciación” (9tik 11ra) eta “Mindfullness y liderazgo” (17tik 18ra). Horrez gain, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak monografiko hauek finantzatzen ditu: “Paisajes en Femenino” (irailaren 17an eta 24an eta urriaren 1ean), “Intervenciones y restauración en el Patrimonio” (irailean eta urrian) eta “Historia y Memoria conflictiva en el Museo” (irailaren 24tik 26ra).
NUPeko ikastaroak
Bestalde, hauek dira NUPek antolatu eta Iruñeko Udalarekin eta beste enpresa eta entitate batzuekin lankidetzan finantzatzen dituen ikastaroak: “Sistema de información geográfica y datos abiertos” (ekainaren 19tik 21era), “Haz un cortometraje comprometido con los derechos humanos” (ekainaren 19tik irailaren 3ra), “La estadística en Ciencias de la Salud: una mirada desde la investigación” (ekainaren 27an eta 28an), “Inteligencia emocional y gestión del estrés” (uztailaren 29tik abuztuaren 2ra), “Música, Genes y estrellas: de lo más pequeño a lo más grande (abuztuaren 12an eta 13an), “Acercamiento y claves de la pedagogía Montessori: a través de la vivencia en un ambiente preparado” (abuztuaren 19tik 23ra), “Atención a la salud del cuidador de enfermos” (abuztuaren 28tik 30era), “Escuela de Verano de Digitalización y Machine Learning” (abuztuaren 28an eta 29an), “Patología en la columna vertebral” (irailaren 4tik 13ra Iruñean eta 17tik 26ra Tuteran), “Desertización de los pueblos de Navarra” (irailaren 14an) eta “Taller de Fisioterapia y Música: estar bien, tocar mejor. Estudio del gesto instrumental en instrumentistas” (irailaren 5etik 17ra).