Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Unibertsitatea Erakusteko Egunak egingo ditu: Iruñean, martxoaren 30ean eta apirilaren 13an, eta Tuteran apirilaren 6an, denak larunbatarekin. Saio horietan, NUPek 2019-2020 ikasturterako eskaintzen dituen 25 graduen eta 6 gradu bikoitzen inguruko orientazio-hitzaldi espezifikoak emango dira. Saioak goizez egingo dira eta sarrera librea da. Ez dago izena eman beharrik eta hurrengo ikasturtean Unibertsitatean hasi nahi duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat dira, bai eta haien gurasoentzat ere. Horretaz gainera, Medikuntzako Gradua apirilaren 13an aurkeztuko da, larunbata. Unibertsitateen Kontseiluak oraindik ez du egiaztatu gradua eta Nafarroako Gobernuak ere ez du onartu oraindik. Jardunaldien eduki osoa Unibertsitatearen webgunean dago.
Ikastegien eta titulazioen arabera antolatuta daude jardunaldiak. NUPeko ikasketei buruzko informazio-hitzaldiak emango dira, eta bisitak egingo dira unibertsitateko instalazioetara, bereziki laborategi eta lantegietara, ingeniaritzen, osasunaren eta zientzien arloko graduen kasuan. Halaber, interesa daukatenek Iruñeko Arrosadiko campuseko kirol-instalazioak eta Urkiak Unibertsitate Egoitza ikusteko aukera ere izango dute. Gainera, Arrosadiko campuseko Liburutegiko beheko solairuan dagoen Unibertsitate Arretarako Bulegoak, 10:00etatik 14:00etara, gai hauei buruzko kontsultei erantzun eta zalantzak argituko ditu: unibertsitaterako sarbidea, NUPen eskaintza akademikoa, ikasleentzako baliabideak eta zerbitzuak, beken deialdiak eta beste tramite batzuk, hala nola aurreinskripzioa eta matrikula.
Informazio horri buruzko xehetasunak, bai eta Unibertsitateak ikasleei eskaintzen dizkien gradu eta zerbitzu orokorren eskaintzari buruzkoak ere, NUPek Iruñean duen Arrosadiko campusean egindako lan bilera batean eman ziren. Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleekin egin ziren (batez ere, orientabide lanak egiten dituztenekin). Lan saio honetan pare hartu zuten Cristina Bayona Sáez Ikasleen gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak, eta Carmen Jarén Ceballos Irakaskuntzarako errektoreordeak. Urtero antolatzen da lan-saio hori, Foru Komunitateko ikastetxeek Unibertsitatearen eskaintza akademikoaren eta berritasunen berri izan dezaten.
Unibertsitatea Erakusteko Egunak, zehatz-mehatz
Jardunaldiok martxoaren 30ean hasiko dira, larunbatarekin, Iruñean. Zehazki, Arrosadiko campusean, 09:30ean emango dira argibideak Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko titulazioei buruz (ETSIA): Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Gradu Bikoitza Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan, Datuen Zientziak, Biokteknologia eta gradu bikoitz berri bat: Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioan.
Campus horretan bertan eta 12:00etan, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak bere titulazioak aurkeztuko ditu (TIIGMET): Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Teknologien Ingeniaritza, Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza, Ingeniaritza Informatikoa, Ingeniaritza Biomedikoa eta bere gradu bikoitz berria: Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Biomedikoan.
Bestalde, Osasun Zientzien campusean (Barañaingo etorbidea, z.g.), 10:00etan, Osasun Zientzien Fakultateko hiru graduak ezagutaraziko dira: Psikologiako gradu berria, Erizaintzako eta Fisioterapiako graduekin batera.
Unibertsitatea Erakusteko Egunei Tuteran emango zaie jarraipena hurrengo larunbatean, hau da, apirilaren 6an. Erriberako campusean (Tarazona etorbidea, z.g.) bilduko dira campus horretan ematen diren bi titulazioei buruzko informazioa nahi dutenak: Fisioterapia eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza.
Fakultateen eta Medikuntzaren aurkezpena
Azkenik, apirilaren 13an, larunbata, ikasketa-eskaintza hau aurkeztuko da Arrosadiko campusean: Zientzien Juridikoen Fakultateko tituluak (Zuzenbidea eta Lan Harremanak eta Giza Baliabideak); Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoak (Historia eta Ondarea gradu berria, Haur Hezkuntzako irakaslea, Lehen Hezkuntzako irakaslea, Gradu Bikoitz berria Gizarte Lanean eta Soziologia Aplikatuan); eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoak (Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Gradu Bikoitza Zuzenbidean eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Ekonomiaren eta Enpresen Administrazioaren eta Zuzendaritzaren Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa).
Gainera, Medikuntzako Graduko saio informatiboa apirilaren 13an egingo da 10:30ean, larunbatarekin, Osasun Zientzien Fakultatean (Barañaingo etorbidea, z.g.).
Horrez gain, eskola eta fakultateetako nazioarteko programen berri emango da, bai eta ingelesa (“English Learning Programme”), frantsesa (“Programme d’Apprentissage du Français”) eta alemana (“Programm Für DaF”) eta espezializazio graduak ikasteko aukeren berri ere. Graduen eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.