Joan eduki nagusira

zoom Eversens enpresaren bazkide sortzaileak, NUPeko campusean. Lehenengo lerroan, Francisco Javier Arregui (ezk.) eta Ignacio Matías. Atzeko lerroan, Juan María Pérez Azpeitia eta Leyre Ruete.

Eversens enpresaren bazkide sortzaileak, NUPeko campusean. Lehenengo lerroan, Francisco Javier Arregui (ezk.) eta Ignacio Matías. Atzeko lerroan, Juan María Pérez Azpeitia eta Leyre Ruete.

Eversens Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) “spin-off” edo oinarri teknologikoko enpresak Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziaren (AEMPS) baimena lortu du evernoa izeneko konponbide teknologikoa merkaturatzeko. Arnastean botatako oxido nitrikoa analizatzen du. Aipatu oxido nitrikoa intereseko biomarkagailu bat da, arnasbideen hanturari buruzko informazioa ematen du, eta, hori dela-eta, erabilgarria da asma menderatzeko eta haren jarraipena egiteko. Produktu horrek abantailak ditu mundu mailan lehiakideak diren enpresen aldean. Izan ere, neurketa egiteko beharrezkoa den denbora murrizten du, zehatzagoa da eta erosoagoa da gaixoarentzat.

“Nafarroako Ospitaleguneko eta Navarrabiomed NUPeko ikerketa biomedikoko zentroaren eta Nafarroako Gobernuaren zentro mistoko Alergologiako eta asmako mediku espezialistekin izandako lankidetza funtsezkoa izan da evernoaren garapenean, eta, aldi berean, bidea emateko du dispositiboa aipatu zentroko gaixo asmatikoekin testatzeko”, esan du Francisco Javier Arregui San Martín katedradunak. Enpresaren bazkide sortzaileetako bat da hauekin batera: Ignacio Matías Maestro katedradun Smart Cities Institutuko zuzendaria (ISC), eta Leyre Ruete Ibarrola eta Juan María Pérez Azpeitia ingeniariak, NUPeko tituludunak biak.

Biomarkagailuak arnastean botatako airean

zoom Evernoa analizatzailea, Eversensek garatutako konponbide teknologikoa.

Evernoa analizatzailea, Eversensek garatutako konponbide teknologikoa.

Eversens esparru honetan espezializatuta dago: inbaditzailea ez den diagnostiko klinikorako ekipoak diseinatu, garatu eta merkaturatzea, arnastean botatzen diren biomarkatzaileak detektatuz (giza hatsean daudenak). “EverSens enpresaren I+G atalak hardwarea eta software garatzen ditu, bereziki sentsoreen esparruan, kalkulatzeko elektronikaren garapena, ikerketa eta algoritmoen garapena barne, edo konponbide berriak sortzea, osasun elektronikoaren edo ‘e-Healt´ delakoaren esparruan balio erantsia gehituko dutenak”, erantsi du Francisco Javier Arreguik.

Eversens 2015ean jaio zen NUPek eta Cinfa farmazia-laborategiak elkarlanean egindako I+Gko proiektu baten bidez, eta Nafarroako Ospitaleguneko Alergologia Zerbitzuko eta Navarrabiomedeko mediku espezialistekin lankidetzan jarduten du. CEINen Ekintzailetza Bultzatzea programan parte hartu eta gero eratu zen enpresa gisa Eversens (Nafarroako Berrikuntzaren eta Enpresen Europar Zentroa), eta 2015ean lehen postuan geratu zen Campus Iberusen Ekintzailetza Sarietan, Negozio Ideien modalitatean.