Nafarroa Bekak lortu dituzten ikasleak, NUPeko Arrosadiko campusean, Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileekin, informazio-saioa baino lehen
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bitartez Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Praktiketarako Beken programako beka bat lortu duten hemezortzi ikasleek hilabete honetan hasiko dituzte praktikak, Europatik kanpoko hamaika herrialdetako enpresa eta entitate batzuetan. Deialdiaren xedea da Nafarroarekin lotura duten unibertsitateko tituludunek, 30 urtetik beherakoek, prestakuntza osatzea, sei hilabetez atzerrian praktikak eginez.
Atzerrira joan baino lehen, Unibertsitate-Gizarte Fundazioko informazio-saio batean izan dira bekadunak (NUPeko hamaika tituludun eta beste lau unibertsitatetako zazpi graduatu), eta atzerrian egingo duten egonaldiari buruzko xehetasunen berri eman diete (eskubide eta betebeharrak, prestakuntza-plana, beharrezko dokumentazioa eta abar). Sei ikasle Amerikara joango dira (Argentina, Txile, Kolonbia, Estatu Batuak, Peru eta Dominikar Errepublika), ikasle bat Kenyara, hiru ikasle Asiara (Txina, India eta Indonesia) eta beste bat Ozeaniara (Zeelanda Berria).
Hauek dira beka eskuratu duten NUPeko egresatuak: Joffre Alcívar Riera (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), IED Greenpower enpresan arituko da, Shanghain (Txina); Oihane Amézqueta Ruiz (Gizarte Lana), General San Martín Munizipalitatean, Buenos Aires Handian (Argentina); Javier Barbarin Alonso (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa), Buenos Airesko Espainiako Enbaxadan (Argentina); Jaione Berro Bariain (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Gertuko aholkularitzako enpresan, Viña del Mar-en (Txile); Ion Beruete Jiménez (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), Viscofan enpresan, Danvillen, Illinoisen (Estatu Batuak); Nicolás Cañada Erburu (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa), Indversis Management Consulting aholkularitzako enpresan (India); Nahia Lucía Fernández Palmieri (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Santo Domingoko Espainiako Kontsulatu Nagusian (Dominikar Errepublika); Amaia García Percaz (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), Gertuko aholkularitzako enpresan, Viña del Mar-en (Txile); Adrián Hernández Basterra (Industria Teknologietako Ingeniaritza), IED Greenpower enpresan, Shanghain (Txina); Janire Lezáun Gastón (Erizaintza), Projects Abroad Europe erakundean, Nanyuki-n (Kenya); eta Víctor Marco Veintemilla (Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa), Exkal enpresan, Shanghai (Txina).
Beste unibertsitate batzuetako tituludunentzako bekak
Horiez gainera, NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak beste zenbait beka eskuratu ditu beste lau unibertsitatetako zazpi tituludunentzat (Bartzelonako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, EHU eta Pompeu Fabra). Hauek dira bekadunak: Amaia Aguirre Osácar (Psikologia, Bartzelonako Unibertsitatea), Nazio Batuen Populazio Funtsean arituko da praktikak egiten, Liman (Peru); Raquel Amatriain Bermejo (Enpresa Zientziak-Management, Pompeu-Fabra Unibertsitatea), Double M. Introtraders Canarias enpresan, Jakartan (Indonesia); Miren Jone Ernaga Arcelus (Arte Ederrak, Euskal Herriko Unibertsitatea), Hego Kolonbiako Unibertsitatean, Neiva-Huilan (Kolonbia); Oihane Oskaritz Sanz (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea), Waikatoko Unibertsitatean, Hamiltonen (Zeelanda Berria); Irune Otano Aguado (Psikologia, Euskal Herriko Unibertsitatea), CINDE zentroan (Gizon-emakumeen Hezkuntzarako eta Garapenerako Nazioarteko Zentroa) (Kolonbia); Paula Sierra Martínez (Kazetaritza, Nafarroako Unibertsitatean), Espainiako Merkataritza Ganberan, Nueva Yorken (Estatu Batuak); eta Ana Villanueva Martínez (Psikologia, Euskal Herriko Unibertsitatea), CINDE zentroan (Kolonbia).
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Nazioarteko Planari dagozkio bekak (NNP 2017-2020); izan ere, planaren ardatzetako bat da nafarrei laguntza ematea ingurune global batean pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukerak balia ditzaten.