Joan eduki nagusira

zoom Mintegiko ikasleak, Javier Merino Díaz de Cerio irakaslearekin batera.

Mintegiko ikasleak, Javier Merino Díaz de Cerio irakaslearekin batera.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 40 bat ikasle parte hartzen ari dira aurten Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegiaren XXIV. Edizioan. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu du ekimena, unibertsitateko komunitateko kideen artean espiritu ekintzailea sustatzeko. Ernesto Bravo Villamayor NUPeko ingeniariak eta ekintzaileak egin zuen ikastaroaren hasierako hitzaldia. Hitzaldiaren izenburua hau izan zen: “Hacer lo que quieres, querer lo que haces”.

Javier Merino Díaz de Cerio NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegia eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du. Mintegiaren xedea da Unibertsitateko komunitatean espiritu ekintzailea sustatzea, eta topagunea sortzea graduetako kideen eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-ehunari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren sektoreetako enpresa-zuzendarien artean.

Mintegian askotariko jarduerak izango dira. Horien artean, enpresa-munduan prestigioa duten profesionalek emango dituzten hitzaldi-eztabaidak. Gainera, ikasleek amaierako lan bat egin behar dute, eta, saioetara joateaz gain, aipatu lana aurkezten dutenek hautaketa libreko bi kredituren aitorpena eskatzeko aukera izango dute.

Edizio honetan parte hartzen ari diren ikasleak

zoom Mintegiaren hasierako saioaren une bat.

Mintegiaren hasierako saioaren une bat.

Hauek dira Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegian parte hartzen ari diren ikasleak, ordena alfabetikoan jarrita eta egiten ari diren gradua ere aipatuz: Sergio Abad Abad, Carmen Arbeloa Llorente, Nerea Ariz Alquegui, Claudia Labat Garrués eta Lucía Teruel Saldaña (Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan), Sara Agorreta Sangari, Naiara López Alfaro, Jone Nicolay Cuellar eta Miguel Rodríguez García (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduaren nazioarteko programa) eta Alejandro Aranda Zoco, Nicolás Erice Ainciburu, Naiara Fresneda López, Leyre Gómez Rubio, Dario Lyubomirov Hvoynev, Laura Rizzi Menéndez eta Tania San Miguel Ruano (Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan). Izena-emanda daude, halaber, Edorta Salvador Beasoain de Paulorena (Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa, Industria espezialitatea) eta Txomin Goñi Chourraut (Mondragon Unibertsitateko Gradua Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan).

Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari dagokionez, ikasle hauek hartzen ari dira parte mintegian: Lidia Andueza Cuartero, Silvia Carolina Angulo Valencia, María Blanco Gracia, Katherine Cano Molina, Vicente Castillo Chueca, Luz Alejandra Ciceri Beltrán, Dubraska Contreras Chavarría, Soufian Fadil, Diana Marcela González Rangel, Ángel Alejandro Ruiz Tixelema, Aldo Gustavo Saretti, Andrea Paola Sarmiento eta Angélica María Vasquez Cachay.