Joan eduki nagusira

zoom “The Conversation” plataformaren azaleko orria

“The Conversation” plataformaren azaleko orria

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)  partaide da, erakunde laguntzaile gisa, irakaskuntza eta zientzia dibulgazioko nazioarteko plataforma digital honetan: “The Conversation” (Espainiako edizioa). Plataformak munduko 2.100 unibertsitatetako eta ikerketa zentrotako alde-aldera 60.000 adituren artikuluak argitaratzen ditu.

Plataforma 2011n sortu zen Melbournen (Australia), eta  2018ko ekainean iritsi zen Espainiara Rafael Sarralde Vizuete Burgosko kazetariaren zuzendaritzapean. Plataformaren helburua da goi mailako irakaskuntza eta ikerketa zentroetatik gizarteratzen den ezagutza dibulgatzea, eta hala mundu mailako sare handi bat sortzea. “The Conversation” plataformak egungo gertaerak aztertzen ditu unibertsitateko irakasleek eta ikerketan aritzen diren institutuetako eta goi mailako zentroetako kideek idatzitako artikuluen bidez.

Plataformak berak esaten duen bezala, aztertzera eta azaltzera bideratutako hedabide bat eskaintzen du, ohiko hedabideen osagarri izango dena  “eta datuetan eta adituaren ikuspuntuan oinarritutako kalitateko edukia eskainiko duena”. Plataforman argitaratutako edukietarako sarbidea doakoa da eta edukiak lizentzia libreen bidez argitaratzen dira. Goiti-beheiti 1.000 hitzeko luzera dute, jende guztiarentzat ulergarria den hizkeran idatzita daude eta egileek ez dute dirurik jasotzen beren testuengatik.

NUPen esku-hartzea “The Conversation” plataforman

Orain arte NUPek hamalau artikulu argitaratu ditu “The Conversation” plataforman: “Es hora de hablar del impacto social y medioambiental del coche eléctrico” Guillermo Otano Jiménez doktoratuaren artikulua izan da kontsultatuena, alde-aldera 135.300 bisita izan baititu.

Auto elektrikoari buruzko artikuluaz gainera, NUPek lan hauek egin ditu, egilea nor den eta Unibertsitateko zein sailetakoa den aipatuta: “Educar sobre la naturaleza en un planeta en crisis” (Juan Bosco Imbert Rodríguez, Zientziak), “No hay que cambiar de huso horario, sino el uso horario” (Joaquín Sevilla Moróder, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza eta Ezagutzaren Dibulgaziorako arduraduna), “Hacer dos cosas a la vez es bueno para el cerebro” (Manuel Murie Fernández, Osasun Zientziak), “La estadística no es un chiste: cuándo podemos fiarnos de la media” (José Antonio Moler Cuiral, Estatistika, Informatika eta Matematika), “Por qué unos países apuestan por la energía nuclear mientras otros la arrinconan” (Mar Rubio Varas, Ekonomia); “Enseñar Rachmaninov en el siglo XXI” (Marcos Andrés Vierge, Giza eta Hezkuntza Zientziak); “La probabilidad estadística y el triste caso de Sally Clark” (Ana Fernández Militino, Estatistika, Informatika eta Matematika); “Cómo prevenir las agresiones al personal sanitario” (Alfonso Arteaga Olleta, Osasun Zientziak); eta “¿Son las baterías de litio la llave del crecimiento de las energías renovables?” (Alberto Berrueta Irigoyen, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza); “Una herramienta para medir el abuso de poder en los servicios sociales” (Francisco Idareta Goldaracena, Soziologia eta Gizarte Lana); eta “En busca de una educación auténtica y divertida” (Alfredo Pina Calafi, Estatistika, Informatika eta Matematika).

Bestalde, Joaquín Sevillak beste bi artikulu hauetan parte hartzen du beste bi egilerekin batera: “De qué hablamos cuando hablamos de divulgación” eta “Una guía para reconocer y valorar la divulgación de la ciencia”.

“The Conversation-España” plataformak zazpi informazio-arlo nagusi ditu: kultura, ekonomia eta negozioak, hezkuntza, ingurumena eta energia, osasuna eta medikuntza, politika eta gizartea, eta azkenik, zientzia eta teknologia. Atal bakoitzaren buru arlo horretan espezializatutako kazetari editore bat dago.