Joan eduki nagusira

zoom Saritutako ikasleak, agintariekin batera. Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera, Cristina Bayona, Dafne Cervantes, Javier Resano, Unai Gómez, Ignacio Vitoria eta Gonzalo Soto (Rural Kutxa). Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera:, Fernando Baztán Valencia (CEIN), Joaquín Ansa (NUPeko Gizarte Kontseiluaren burua) eta Juan Gallego (Unibertsitate-Gizarte Fundazioa).

Saritutako ikasleak, agintariekin batera. Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera, Cristina Bayona, Dafne Cervantes, Javier Resano, Unai Gómez, Ignacio Vitoria eta Gonzalo Soto (Rural Kutxa). Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera:, Fernando Baztán Valencia (CEIN), Joaquín Ansa (NUPeko Gizarte Kontseiluaren burua) eta Juan Gallego (Unibertsitate-Gizarte Fundazioa).

Javier Resano Toledo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako egresatua eta Ignacio Vitoria Pascual erakunde bereko Industria Ingeniaritzako Masterrekoa izan dira irabazleak Ekintzailetza proiektuak dituzten Ikasketen Amaierako Lanentzako Sarietan. Unibertsitateak Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren bidez eta Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan egin du sarietarako deialdia. Sari nagusi gisa 1.000 € jaso ditu kategoria bakoitzeko irabazleak.

Resanoren lanak hauxe du izenburua: “Información Lidar y cartografía para determinar el comportamiento de incendios forestales en los términos municipales de Cáseda, Gallipienzo, Javier y Ujúe”. Vitoriarenak, berriz, hau: “Diseño y fabricación de fuente multiLED acoplada a fibra”. 

Kategoria bakoitzean, bigarren gelditu direnak ere 500 €-rekin saritu dira. Graduari dagokionez, Dafne Cervantes Buezo ikasleak jaso du aitorpena (Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako Gradua) lan honengatik: “Diseño de máquina cortadora de queso automatizada”. Masterrari dagokionez, Unai Gómez Ibáñezek jaso du aitorpena lan honengatik: “Desarrollo de una base de datos y visor web para un sistema de loT de medición de humedad del suelo”.

Lehiaketaren helburua

Deialdi honen bidez, Unibertsitateak berrikuntza, sormena eta berrikuntzan oinarritutako ekintzailetza-ideien sorkuntza saritu nahi du, gazteen autoenplegua errazteko.

Ikasketa amaierako lanak baloratzeko, epaimahaikideek kontuan hartu dituzte, besteak beste, proposamenaren berrikuntza-maila, lehiarako abantaila, merkatu/bezero ikuspegia, proiektuaren heldutasuna eta jakintza-arlo anitzeko izaera.

NUPek ekintzailetzarekin duen konpromisoaren beste adierazgarri bat dira sari hauek, IV. Plan Estrategikoan (2016-2019) jasota dagoen bezala. Izan ere, berrikuntza da planeko balioetako bat, eta horrek pertsonen izaera ekintzailea bultzatzea eskatzen du, ideia berriak sortu eta gizarte- eta negozio-aukeratan gauzatzeko.