Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: Carlos Ruiz Zamarreño (Ignacio Matíasen izenean jaso zuen diploma), José Antonio Moler, José Carlos Urroz, Ignacio López Goñi, Leticia Jericó, Alfonso Carlosena, Arantzazu Villanueva, Iñigo Virto, Ana María Mendióroz, Jokin Aguinaga eta Roberto Aguado argazkia ateratzeko jarrita Jerónimo de Ayanz eraikinean, NUPeko Ikerketa Institutuen egoitzan.

Ezkerretik eskuinera: Carlos Ruiz Zamarreño (Ignacio Matíasen izenean jaso zuen diploma), José Antonio Moler, José Carlos Urroz, Ignacio López Goñi, Leticia Jericó, Alfonso Carlosena, Arantzazu Villanueva, Iñigo Virto, Ana María Mendióroz, Jokin Aguinaga eta Roberto Aguado argazkia ateratzeko jarrita Jerónimo de Ayanz eraikinean, NUPeko Ikerketa Institutuen egoitzan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bigarren urtez eman ditu Irakasleen Bikaintasun Sariak. Sari hauen bidez zenbait sailetako eta arlotako bederatzi irakaslek azken bost urteetan egindako lana goretsi da. Saria emateko ekitaldia duela gutxi egin zen NUPeko ikerketa institutuen egoitzan, Jerónimo de Ayanz eraikinean, Nicolás Oresme aretoan. Ekitaldian Alfonso Carlosena errektorea eta Arantzazu Villanueva Larre Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako Errektoreordetzako Irakasleen Arloaren zuzendaria izan ziren buru. Goretsitako irakasleen ordezkari-lanak Cristina Azcárate Camio Unibertsitateko Zuzenbide Saileko Leticia Jericó Ojer irakasleak egin zituen, hitz batzuk esanez.

Aipatu irakaslea ez ezik, hauek dira saria jaso zuten beste zortzi irakasleak: Jokin Aguinaga García (Ingeniaritza), Roberto Aguado Jiménez eta José Javier López Goñi (biak, Osasun Zientzietakoak), Ignacio Matías Maestro (Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Telekomunikazio Ingeniaritza), Ana María Mendióroz Lacambra (Giza eta Hezkuntza Zientzien Saila), José Antonio Moler Cuiral (Estatistika, Informatika eta Matematika), José Carlos Urroz Unzueta (Ingeniaritza) eta Iñigo Virto Quecedo (Zientziak).

Irakaskuntzaren bikaintasuna ebaluatzeko prozesua

Irakaskuntza lana ebaluatzeko aplikatu den metodoa Unibertsitatean 2007tik gai honi buruz dagoen araudi baten gaurkotze baten ondorioa da. Ebaluazioa borondatez eskatzen da eta hiru kontu biltzen ditu: egokitasuna (alegia, ematen diren edukiak Unibertsitateak, ikastegiak eta titulazioak dauzkaten ildoekin bat ote datozen plan estrategikoetan eta ikasketa planetan biltzen dituzten moduan), gogobetetasuna (jarduerak ikasleen eta arduradun akademikoen aldeko iritzia edukitzea), eta irakasleak berak bere jarduerari buruz egiten duen gogoeta eta jarduerari aplikatu zaion hobekuntza (batzordeetan eta bileretan parte hartzearen bidez, eta gaian eta irakaskuntza-estrategietan egindako prestakuntzaren bidez).

Aurkeztutako eskaerak batzorde batek ebaluatzen ditu. Batzorde horren partaideak hauek dira: Gobernu Kontseiluak izendatzen duen eta NUPekoa ez den unibertsitateko irakasle bat, gaian aditua dena, irakasleen gaien arduraduna den errektoreordea, ikastegiak eta sailak ordezkatzen dituzten irakasleak, Unibertsitateko ikasleen ordezkari bat, eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) izendatzen duen eta NUPekoa ez den unibertsitateko irakasle bat.