Joan eduki nagusira

zoom II. edizioan, 2017koan, saria irabazi zutenak. Ezkerretik eskuinera: María Navarro Ora, Gizarte Lanean graduatua eta accesita; eta Andrea Zambrano Ardila, Zuzenbidean graduatua eta irabazlea.

II. edizioan, 2017koan, saria irabazi zutenak. Ezkerretik eskuinera: María Navarro Ora, Gizarte Lanean graduatua eta accesita; eta Andrea Zambrano Ardila, Zuzenbidean graduatua eta irabazlea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleek eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek osatzen dute Unibertsitatea eta Desgaitasuna Elkartea, Desgaitasunari buruzko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenaren III. Sariaren deialdia egin duena. Deialdia beren lanak azkeneko bi ikasturteetan, hots, 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 15era arteko epean aurkeztu dituzten NUPeko graduko eta masterreko ikasleei zuzentzen zaie. Saria tableta elektroniko bat da, eta lanak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da.

Lanen gaiak zerikusia eduki behar du desgaitasunarekin eta desgaituen bizitza-kalitatea hobetzearekin, eta edukiak ez du egon behar inolako konfidentzialtasun klausularen mende. Gainera, lortutako notak oso ongi edo handiagoa izan behar du (7 puntu edo gehiago). Lanak sariaren aurreko edizioan parte hartu gabea izan behar du.

Epaimahaiak lanaren edo proposatzen den irtenbidearen originaltasuna hartuko du aintzat, baita haren ekarpenak (kontzeptualak, praktikoak eta abar) eta aplikagarritasuna ere.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanaren laburpen bat (6.000 karaktere gehienez) bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: asociacion.universidad.discapacidad@unavarra.es

Gehiago jakin nahi baduzu, aukera duzu Unibertsitatea eta Desgaitasuna Elkartearen webgunea kontsultatzeko. Elkarte horren helburua desgaitasunaren inguruko ikerketa eta irakaskuntza babestea da, baita behar dutenei beren esperientzia eta laguntza emateko modua duten pertsonak harremanetan jartzea ere.