Joan eduki nagusira

zoom NUPeko Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketako Masterreko eskola bat, Alejandro Bello Pintado irakaslearekin (zutik, ezkerrean)

NUPeko Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketako Masterreko eskola bat, Alejandro Bello Pintado irakaslearekin (zutik, ezkerrean)

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abuztuaren 14ra arte (asteartea) izango du irekita 2018-2019 ikasturtean emango dituen 26 masterretatik 25etarako aurreinskripzioa egiteko bigarren epea. Graduondo horietatik, bostek lanbide arautuetan jarduteko gaitasuna ematen dute. Aurreinskripzioa online egiteko aukera ere badago, Unibertsitatearen webgunearen bidez. Onartuen zerrenda irailaren 5ean jarriko da jendaurrean, eta matrikula irailaren 10ean eta 11n gauzatuko da.

Aurreinskripzio epe horretan eskaintzen diren 25 master ofizial horietatik, zortzi Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (TIIGMET) dagozkio; sei, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (NIGMET); hiruna, Osasun Zientzien Fakultateari, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateari eta Zientzia Juridikoen Fakultateari, eta, azkenik, beste bi Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateari dagozkio.

Hain zuzen, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) bere bederatzi masterretatik zortzitarako aurreinskripzioa mantentzen du irekita (guztiak, Proiektuen Zuzendaritza izan ezik). Hona hemen: Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa; Ingeniaritza Biomedikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Informatika Ingeniaritza, eta lanbide batean aritzeko gaitzen dutenak: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza.

  Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren (NIGMET) kasuan, titulazio hauek eskaintzen dira: Ingurumen Nekazaritzako Biologia; Nekazaritza Ingeniaritza, lanbide batean aritzeko gaitzen duena; Lurzoruen eta Uren Kudeaketa; Kimika Sintetikoa eta Industria Kimika; Informazio Geografikoko Sistemak eta Teledetekzioa, eta Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitatea.

Fakultateek eskaintzen dituzten masterrak

Bestalde, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak bi titulu eskaintzen ditu: Bigarren Hezkuntzako Irakasletza, lanbidean aritzeko gaitzen duena, eta Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin.

Osasun Zientzien Fakultatean, interesdunek hiru master hauetan eska dezakete ikaspostua: Osasun Zientzietako Ikerketa; Osasunaren Sustapena eta Gizarte Garapena, eta Osasun Publikoa.

Gainera, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak hiru masterretarako epea ireki du: Enpresen Zuzendaritza; Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketa, eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP). Azkenik, hauek dira Zientzia Juridikoen Fakultateak eskaintzen dituen masterrak: Abokatutzarako Sarrera, lanbide batean aritzeko gaitzen duena;  Ondare Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa.

NUPeko master ofizialei eta horietan aurreinskripzioa eta matrikula egiteko prozesuei buruzko informazioa Unibertsitatearen webgunean kontsultatu daiteke.