Joan eduki nagusira

zoom Irabazleak eta epaimahaia. Lehen lerroan, Alba del Villar (1.a ezkerretik), Irene Alberoren ondoan, diplomarekin, eta Álvaro Maestre irabazleak, argazkia ateratzeko jarrita epaimahaikideekin batera, Cristina Bayona (1.a eskuinetik) buru dutela.

Irabazleak eta epaimahaia. Lehen lerroan, Alba del Villar (1.a ezkerretik), Irene Alberoren ondoan, diplomarekin, eta Álvaro Maestre irabazleak, argazkia ateratzeko jarrita epaimahaikideekin batera, Cristina Bayona (1.a eskuinetik) buru dutela.

Thingeer izeneko enpresa sortu berria (ingelesez, “start-up”), produktuen salerosketan aritzen den eta adimen artifizialean eta ikaskuntza automatikoan (“machine learning”) oinarritzen den gailu mugikorrentzako aplikazio berria, izan da ideia hoberena Santander Unibertsitateak egitasmoaren Explorer programaren IX. edizioaren finalean. Ekainaren 18an, astelehena, egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Sari modura, Alba del Villar Olanok, enpresaren sortzaileak eta doktoretzako ikasleak NUPen, aukera izango du Silicon Valleyra (Estatu Batuak) joateko, ekimenaren barruan aukeratutako beste 52 gazte ekintzaile hoberenekin batera. Banco Santanderrek sustatu du ekimena, Santander Unibertsitateak egitasmoaren bidez eta Santander Ekintzailetza Nazioarteko Zentroak (CISE) koordinatu du Santander X ekimen globalaren barruan.

Proiektuak aurkezteko ekitaldiak amaiera jarri zion programaren 2018ko edizioari NUPeko “Navarra Explorer Space” jardunaldian, non hogei bat ikasle gaztek laguntza, aholkularitza eta prestakuntza jaso baitute azken bost hilabeteetan. Erakunde ekitaldia atzo egin zen Iruñeko Arrosadiko campusean, eta bertan izan ziren Cristina Bayona NUPeko Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea eta Nacho Gallardo “Explorer Space Navarra” jardunaldiaren koordinatzailea, bai eta epaimahaiko kideak ere. Epaimahaikideak hauek ziren: Inés Abendaño (Erakundeetako zuzendaria Nafarroan) eta Rafael Gómez (arrisku analista), biak Banco Santanderrekoak; Pedro Apesteguía (SECOT-Lankidetza Teknikorako Senior Espainiarrak); Samuel Baños (CEJEren lehendakariordea-Junior Enpresen Espainiar Konfederazioa), Santander Ekintzailetza Nazioarteko Zentroaren (CISE) izenean; eta Martín Larraza (Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea) eta Cristina Bayona, NUPen izenean.

Proiektu irabazlea honetan datza: erabiltzaileak saltzeko produktu baten argazki bat igotzen du, eta aplikazioak berehala iradokitzen dizkio bilatzen dituen produktuen “match”ak (kondordantziak). Adimen artifizialari eta “machine learning”ari esker, lortzen da gomendioak pertsonalizatuak izatea. Iradokitako “match”en probabilitatea oso handia da, aplikazio hau erabiltzen duenaren bilaketen eta lehentasun espezifikoen historian oinarritzen baita. Horretaz gainera, “klik” batekin bidal diezaiokezu produktuen trukeari eta salerosketari buruzko eskaera beste erabiltzaileari. Aplikazioa erabilgarri egongo da bai Google Play-n bai Play Store-n, doan eta espainieraz eta ingelesez, “Thingeer: don't pay, just martch!” lelopean.

Komunitatea eta berrikuntza Silicon Valleyn

zoom Parte-hartzaileak eta epaimahaia. “Navarra Explorer Space” programan parte hartu duten Nafarroako gazte ekintzaileak, argazkia aterata sari banaketaren ondoren, epaimahaiekin.

Parte-hartzaileak eta epaimahaia. “Navarra Explorer Space” programan parte hartu duten Nafarroako gazte ekintzaileak, argazkia aterata sari banaketaren ondoren, epaimahaiekin.

Alba del Villarrek azaroaren 15ean bidaiatuko du Silicon Valleyra (Kalifornia), beste 52 gazte ekintzailerekin batera –ekintzaile bana programak Espainian, Argentinan eta Portugalen dituen “Explorer Space” bakoitzeko–, eta batera esploratuko dute munduko teknologiako eta berrikuntzako ekosistema nagusia. San Frantziskon eta inguruetan egingo duten egonaldiaren barruan unibertsitateetara joango dira, hala nola Stanfordera edo Berkeleyra, harremanak izango dituzte inbertitzaileekin, eta puntako teknologia enpresak bisitatuko dituzte, hala nola Google, Facebook, LinkedIn edo Airbnb.

Esperientzia horren xedea da gazte ekintzaileak inspiratzea eta indartzea beren “start-up”en garapena biziagotzeko, eta beren proiektuak nazioartekotzeko eta finantzaketa bilatzeko loturak ematea. Aldi berean komunitate bat sortzen da, sinergia oso aberasgarriak sortzen dituena bai maila pertsonalean bai maila profesionalean.

Itzuleran, 53 gazteak Boadilla del Monteko (Madril) Santander Taldea Hirira joango dira, non Banco Santanderreko, Santander Ekintzailetza Nazioarteko Zentroko (CISE) eta erakunde laguntzaileetako ordezkariek osatutako epaimahai batek Explorer 2018ko irabazle nazionalak aukeratuko baititu. Hiru ekintzaile hoberenek 30.000, 20.000 eta 10.000 euro jaso dituzte hurrenez hurren beren proiektuak biziagotzeko.

Navarra Explorer Space 2018ko eta beste sari batzuetako finalistak

Irabazlearen sariaz gainera, Alba del Villar aukeratu zuen epaimahaiak EY Fundazioak babesten duen “Woman Explorer Award” sarirako finalista. Beraz, 20.000 euroko sari bat lortzeko aukera izango du azaroan. Bestalde, “Cuore di Caffè” enpresa sortu berri bat da, produktu berri batean oinarritzen dena. Produktu horri betaglukano prestakin bat gehitzen zaio (landare jatorriko zuntza) kafe disolbagarri batean (kafeinagabea edo ez), osasun kardiobaskularra babesteko. Enpresa hori finalista aukeratu zuten INDRA enpresak babesten duen “Disruptive Technology Explorer Award” kategorian. Kasu honetan, haren sustatzaileek (Irene Albero Elorza eta Álvaro Maestre Pérez, NUPeko Elikagai Prozesuen eta Produktuen Berrikuntzako Graduko ikasleak) aukera izango dute 3.000 euroko finantzaketa lortzeko beren proiektua garatzeko, eta “Indraventures”eko profesionalen aholkuak jasotzeko.

“Explorer Jóvenes con Ideas” programak gazteen talentua, espiritu ekintzailea eta ideia berritzaileen sorrera bultzatzen ditu, eta Santander X (www.santanderx.com) ekintzailetzako komunitate globaleko kide da. Aurreko zortzi edizioetan, Explorerrek 500dik gora enpresaren sorrera bultzatu eta 4.500dik gora ekintzaileren proiektuak sendotu ditu.

Santander Unibertsitateak eta CISE

Banco Santanderrek, munduan hezkuntzaren alde gehien inbertitzen duen enpresak (Varkey/UNESCO–Fortune 500 txostena), 1.200dik gora lankidetza hitzarmen ditu 21 herrialdetako irakaskuntza erakunderekin Santander Unibertsitateak egitasmoaren bidez, eta, Universia (www.universia.net) sarearen bidez, Iberoamerikako 1.300dik gora irakaskuntza erakunde biltzen ditu.

CISE zentroak, aldiz, espiritu ekintzailea sustatzen eta “start-up”en sorrera bultzatzen du herrialde osoan. Banco Santanderren, Kantabriako Unibertsitatearen eta Kantabriako Gobernuaren babesarekin, pertsonen sormena eta berrikuntza sustatzen dituen prestakuntza programak garatzen ditu.