Joan eduki nagusira

Irati Vicente, irabazlea, bere saria jasotzen.Irati Vicente Ingelmok irabazi du 2016-2017 ikasturteko Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako gradu amaierako lanik onenaren saria “Igualdad de Género y Empleo” lanarengatik. Arlo horretan graduatua da Irati Vicente Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateak eta Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargoak egin dute deialdia, eta fakultate horren egunean, San Raimundo Peñafortekoarenean, banatu dituzte sariak.

Inés Olaizola Nogales Unibertsitateko idazkari nagusia eta José Francisco Alenza García dekanoa izan ziren ekitaldiko buru. Berri Juridiko Laburrei buruzko Clarín Sarien epaia ere eman zuten ezagutzera ekitaldian: María García Boticariok eta Emanuel Hinojosa Ragoutek irabazi dituzte, hurrenez hurren, lehen eta bigarren sariak.

zoom Bertaratu zen publikoa.

Bertaratu zen publikoa.

Ekitaldian, José Esteve Pardo Bartzelonako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedradunak “Estrategias del Derecho ante la revolución tecnocientífica” izeneko hitzaldia eman zuen. Iñaki Zurutuza Arigita irakasleak urteko oroitidazkia irakurri zuen, eta Haize Hari duoak musikaz girotu zuen ekitaldia. Han izan zen baita ere David Delgado Ramos, Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargoko burua.

José Esteveren hitzaldia

José Esteve katedradunak hitzaldian aldarrikatu zuen balioak eta forma juridikoak hartu behar direla irizpidetzat erabakiak hartzeko garaian, eta ez eskakizun zientifikoak eta ekonomikoak, eskakizunak zalantzazkoak izaten baitira, eta maiz nahasgarriak. “Zuzenbideak erabakiak hartu eta gatazkak ebatzi behar ditu”.

Esteveren esanean, “Ziurgabetasunez betea dagoen mundu gero eta konplexuago honetan, Zuzenbidearen eginkizuna erabakiak hartzea da; beste diziplina zientifiko batzuena, aldiz, ez, probabilitateaz aritu baitaitezke edo aztertzeko eta esperimentatzeko denbora gehiago eska baitezakete. Eta, ziurgabetasun zientifikoko ingurune batean, Zuzenbidearen balioak eta forma tipikoak hartu behar dira oinarri erabakiak hartzeko", esan du hizlariak.

zoom José Esteve, hizlaria.

José Esteve, hizlaria.

 
zoom Haize Hari duoaren musika emanaldia.

Haize Hari duoaren musika emanaldia.