Joan eduki nagusira

zoom María Ortega irakaslea, bizkarrari on egiten dion ohitura osasungarri bat azaltzen. Udako Ikastaroetako gai bat, hain zuzen.

María Ortega irakaslea, bizkarrari on egiten dion ohitura osasungarri bat azaltzen. Udako Ikastaroetako gai bat, hain zuzen.

Aurtengo udan, 19 ikastaro eskainiko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Lehena ekainaren 8an izango da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI): “La crisis de la política en España”, Jorge Urdánoz Ganuza NUPeko Zuzenbide Saileko irakaslearen eskutik. Ikastaro guztien inguruko xehetasunak eta horietan izena emateko epeak eta prezioak NUPeko Udako Ikastaroen webgunean kontsultatu daitezke.

Ikastaro-eskaintza osoa bi multzotan banatuta dago, eta urrira arte egingo dira. Alde batetik, hamabi monografiko daude Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen barnean. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ekimena, erkidegoko bi unibertsitate presentzialekin (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) eta UHUNen Iruñeko eta Tuterako zentro elkartuekin lankidetzan. Prezioak 15 eurotik 30 eurora bitartekoak dira, eta doako monografiko bat ere bada. Gainerako ikastaroak NUPek berak antolatu ditu, tokiko entitate eta entitate sozial batzuekin elkarlanean. Horien prezioak 20-50 euro bitartekoak dira, eta doakoak ere badira zenbait. Iruñeaz gainera, Huarten, Uxuen, Irunberrin, Bertizen eta Zizur Nagusian izango dira ikastaroak.

Ikastaro-eskaintza osoa

Ikastaro hauek osatzen dute Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen eskaintza: “La crisis de la política en España” (ekainaren 8tik 15era), “Actividad física segura en el embarazo” (ekainaren 11tik 13ra), “Atención a la salud del cuidador de enfermos” (ekainaren 25etik 29ra), “Gestión del Estrés: prevención y reducción de síntomas” (uztailaren 30etik abuztuaren 3ra), “Pedagogía Montessori” (abuztuaren 1etik 3ra), “Comunidades compasivas en el siglo XXI” (abuztuaren 27tik 31ra), “Viaje por la actualidad del mundo de las plantas: la importancia clave de las plantas en la salud” (abuztuaren 30ean eta 31n), “Elkarrizketak iraganarekin: Nafarroa eta Uxue, muga aldea” (irailaren 1ean), “4ª Escuela de ecología de Navarra. Observando la biodiversidad: desde la investigación científica a la ciencia ciudadana” (irailaren 3an eta 4an), “Taller de Fisioterapia y Música: estar bien, tocar mejor. Estudio del gesto instrumental” (irailaren 5etik 14ra), “Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa” (irailaren 12tik 15era) eta “Las empresas familiares: retos, emprendimiento e innovación” (irailaren 18an).

NUPek antolatutako ikastaroak, berriz, hauek dira: “Formación en enfermedades raras: una asignatura pendiente” (ekainaren 14an eta 15ean), “Estrellas en Ujué” (abuztuaren 11n), “Oportunidades socieconómicas de la gestión local de biorresiduos: proyecto piloto Josenea" (abuztuaren 14an), “Mujeres y Deporte: Subvirtiendo las desigualdades de género” (irailaren 3tik 6ra), “Dolor de espalda: de la evidencia científica a la práctica clínica” (irailaren 4tik 13ra), “Los navarros y Navarra en la literatura” (irailaren 15ean) eta “Cinco puertas abiertas al patrimonio cultural” (abuztuaren 24tik urriaren 19ra).