Joan eduki nagusira

zoom Errektoretza-taldea ekitaldian.

Errektoretza-taldea ekitaldian.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), gaur, asteazkena, apirilak 25, 178 doktore berri inbestitzeko ekitaldia egin da. Doktore berriek lortu dute doktoretza 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitartean. Ekitaldia Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin da, eta Alfonso Carlosena errektorea izan da ekitaldiko burua. Promozioko aitabitxi gisa esku hartu du Juan María Vázquez Rojas Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Zientzia eta Berrikuntzako idazkari nagusiak.

Ekitaldira 650 gonbidatu inguru joan dira, eta han egon dira errektoretza taldekoak, hamarka irakasle eta hainbat erakundetako agintariak. Hala, ekitaldira joan dira, zenbait pertsonalitateren arten, Carmen Alba Orduna, Gobernuaren ordezkaria Nafarroan; Nekane Oroz Bretón, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, eta zenbait foru parlamentario eta Iruñeko Udaleko zinegotzi batzuk.

Beste unibertsitate batzuk ordezkatuz joan dira ekitaldira Iciar Astiasarán Anchía Nafarroako Unibertsitateko ikerketa errektoreordea, eta Carmen Jusué Simonena Iruñeko UHUNeko zuzendaria. NUPeko bertako hainbat pertsonalitate ere joan da ekitaldira, esaterako Julio Lafuente López, lehen errektore izandakoa, zuzendaritza taldea, Unibertsitateko Komunitatearen Arartekoa, Gizarte Kontseiluko eta Ikasleen Kontseiluko ordezkariak, ikastegietako arduradunak eta saileko, katedretako eta arloetako zuzendariak.

NUPen irakurritako tesiak

zoom Segizio akademikoa, Fernando Remacha gelara iristean.

Segizio akademikoa, Fernando Remacha gelara iristean.

José Miguel Múgica Grijalba Nafarroako Doktoretza Eskolako (NADOE) zuzendariak ere parte hartu du ekitaldi akademikoan, eta NUPeko dokoretza ikasketen deskribapen labur bat egin du. “2016 eta 2017an, bereziki azken urtean, tesia defendatu duten doktoregaien kopurua oso handia izan da —esan zuen—. Horren azalpena da 99/2011 Errege Dekretuan mugaegunak ezartzen direla [haietan azkena, 2017ko irailaren 30ean]  tesiak amaitzeko aurreko araudietako programetan matrikulatutako doktoregai guztientzat. Irakurritako 178 tesietatik, 162 aurreko araudiak araututako programari dagozkio”.

2011ko Errege Dekretuaren araudiari dagozkion doktoretza-programa berriek bezala, 2012/13 ikasturtea jada hasita zegoela ireki zuten matrikula ikasle berrientzat, haietarik 16k baino ez dituzte beren tesiak 2017ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

José Miguel Múgicak datu aipagarri gisa nabarmendu zuen, halaber, irakurritako tesien laurdenak (178tik 42) nazioarteko doktoretzaren aipamena zutela (gutxienez ere hiru hilabeteko egonaldia egin behar du ikasleak nazioarteko unibertsitate edo ikerketa zentro batean) eta defendatutako tesien % 83k (147 osotara) “cum laude” kalifikazioa lortu zutela.

Ekitaldiaren aitabitxia

Gero, Juan María Vázquez doktore berrien aitabitxiak izenburu hau duen hitzaldia eman du: “Pensar en grande, mirar más lejos” Ekitaldiak aurrera egin du, eta 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31rako aldian doktore gradua lortu duten ikertzaileak inbestitu dira. Horietako bakoitza  banan-banan igo da oholtzara, eta han errektoreak birreta jarri eta egiaztagiria eman die.

zoom NUPeko doktore berrien taldeko argazkia.

NUPeko doktore berrien taldeko argazkia.

Alfonso Carlosenak ekitaldiari amaiera eman dio bere hitzaldiaren bidez. Esan du doktore berriak “gizarte baten eredu eta gidari izateko prestatuenak direla”. “Batez ere zuen ahaleginari esker lortu duzue, baina baita familien, erakundeen eta gizartearen laguntzari esker —esan du—. Harro egon zaitezkete zeuen buruaz baina beste batzuk baino urrunago iritsi izanagatik duzuen arduraren zama ere sentitu behar duzue. Hori dela-eta, doktore berri zaretenez, eta, horrenbestez, aurretik bide luzea duzuen ikertzaileak, eskatzen dizuet zuen lana zorrotz, zintzo eta etika profesional handienarekin garatzeko. Gizarteak ez liguke barkatuko hala ez izatea".

Errektorea hizketan jarraitu du omenduengana zuzenduz, “zientziako gizon-emakume handiek eraikitako ondarearen jasotzaile” izateagatik, eta “ondare hori gorde eta transmititzera behartuak”  daudela esan du. “Ondare hori ikertzaile gisa egiten duzuen lanetik bereizi ezinezkoa da, eta gizarteak krisi garaian bidean aurrera egiteko duen bide-erakusle bakanetakoa da, bakarra ez bada. Berehalako konponbide eta erantzunak bilatzen dituen gizarte batean, zeinak arazo handiak estaltzeko behin-behineko adabakiak baitira, ziur nago zuen tesiari esker ikasi duzuela arrakasta txikiak izateko grina bridatzen lan sendo, ongi funtsatu eta garatu bat lortzearen truke. Ikasi duzue, halaber, zeuen ikerketa esparruan ezagutzen den oro modu kritikoan aztertzen, eta, hortik abiatuta, teoria bat,  gailu berri bat, edo arrazoibideberritzaile bat eraikitzen. Postegiak eta ‘gertaera alternatiboek’ ez dute lekurik zientzian”, azpimarratu du Alfonso Carlosenak.

Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Oboe Taldearen “Aulodia Oboe Ensemble” eskutik egon da, Juan Mari Ruiz Albercaren batutaren zuzendaritzapean; eta Iruñeko Orfeoiaren Haur Kantarien eskutik, Juan Gaínza Berrok zuzenduta. Joseph Bodin de Boismortier, Stephen Hatfield, Jean-Baptiste Lully eta Michel Praetoriusen lanak jo dituzte.

Ekitaldian, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetako ikasturteetako doktoretza aparteko sei sari banatu dira. Saridunak izan dira, alfabetoaren hurrenkeraren arabera, Iván Arregui Padilla (Komunikazioen, Bioingeniaritzaren eta Energia Berriztagarrien Teknologia), Alfonso Arteaga Olleta (Osasun Zientziak), Jaione Etxeberria Andueza (Industria Zientziak eta Teknologiak), Elena Ferrer Zubiate (Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea), Maite Villanueva San Martín (Nekazaritza Zientziak eta Nekazaritzako Elikagaiak) eta Nerea Zugasti Mutilva (Giza eta Gizarte Zientziak).

Doktore bat, doktore birreta jasotzen. Doktore bat, doktore birreta jasotzen.
Errektorea, doktore berrietako bat besarkatzen. Errektorea, doktore berrietako bat besarkatzen.
Doktore berri bat Doktore berri bat
Iruñeko Orfeoiaren Haur Kantariek, Juan Gaínzak zuzenduta, ekitaldiaren alderdi musikalean parte hartu du. Iruñeko Orfeoiaren Haur Kantariek, Juan Gaínzak zuzenduta, ekitaldiaren alderdi musikalean parte hartu du.
Fernando Remacha aretoaren ikuspegi bat, ekitaldian. Fernando Remacha aretoaren ikuspegi bat, ekitaldian.
Ana Insausti Serrano irakaslea izan zen banderaduna. Ana Insausti Serrano irakaslea izan zen banderaduna.
Errektorea, doktore berrietako bat besarkatzen. Errektorea, doktore berrietako bat besarkatzen.
Doktore berri bat, oholtzan. Doktore berri bat, oholtzan.
Ekitaldiaren xehetasun bat, zeina Sarion egin baita. Ekitaldiaren xehetasun bat, zeina Sarion egin baita.
Doktore bat, doktore birreta jasotzen. Doktore bat, doktore birreta jasotzen.
Juan María Vázquez, doktore berrien aitabitxia, hitzaldia ematen ari zenean. Juan María Vázquez, doktore berrien aitabitxia, hitzaldia ematen ari zenean.
Ekitaldian Nafarroako agintari gorenak egon dira. Ekitaldian Nafarroako agintari gorenak egon dira.
José Miguel Múgica Grijalba, NADOEko zuzendaria, hitzaldia ematen ari zenean. José Miguel Múgica Grijalba, NADOEko zuzendaria, hitzaldia ematen ari zenean.
Alfonso Carlosena errektorea. Alfonso Carlosena errektorea.
Ekitaldiko parte-hartzaileen irudi bat. Ekitaldiko parte-hartzaileen irudi bat.
Segizio akademikoa, Fernando Remacha gelara iristean. Segizio akademikoa, Fernando Remacha gelara iristean.
Doktore-birreta ezartzea. Doktore-birreta ezartzea.
Doktore berriek arretaz jarraitzen dute ekitaldia. Doktore berriek arretaz jarraitzen dute ekitaldia.
1 / 2
Acto de investidura nuevos doct