Joan eduki nagusira

zoom Andrea Ollo irakaslea, jardunaldiko hizlariak aurkezten (atzealdean). Ezkerretik eskuinera: Isabel Hoffman López (SAP), Miquel Carreras (Liceu Politècnic de Barcelona) eta Santiago Sánchez (NUP).

Andrea Ollo irakaslea, jardunaldiko hizlariak aurkezten (atzealdean). Ezkerretik eskuinera: Isabel Hoffman López (SAP), Miquel Carreras (Liceu Politècnic de Barcelona) eta Santiago Sánchez (NUP).

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterraren bitartez, eta SAP multinazionalak Espainiako lehenbiziko SAP Next-Gen Lab Unibertsitate Laborategia jarri dute abian. Ekimen horrek aukera emango die ikasleei enpresaren sektorerako irtenbide berritzaileak aurkitzeko, talentua, ekintzailetza eta “start-up” delakoen (gorantz doazen enpresak) sorkuntza sustatzeko helburuz.

SAP Next-Gen Laborategia berrikuntza-komunitate bat da, aipatu multinazionalak sortutako SAP Leonardo plataformarena, zeinak gailuek sortutako milioika datu denbora errealean konbinatzen baititu negozio-prozesuekin. Aipatutako laborategiak enpresak unibertsitarioekin eta akademikoekin konektatzea ahalbidetzen du, berrikuntzako lankidetza-proiektuak aurrera eramate aldera, garapen bidean dauden teknologien bidez enpresaren arloko erronkei irtenbidea emateko xedez. Horretarako, “Design thinking” metodologia baliatzen da, hots, ideia berritzaileak sortzeko tresna bat.

Laborategi horren aurkezpenean, honako hauek izan ziren: Isabel Hoffman López, SAP University Alliances eta Next-Gen Labs-eko egungo managerra Espainian eta Portugalen; Miquel Carreras, Espainiako SAP Next-Gen Lab Fab School bakarreko zuzendaria: Rubí (Bartzelona) herriko Liceu Politècnic eskola pribatua; Cristina Bayona Sáez, NUPeko Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea; eta Andrea Ollo López eta Santiago Sánchez Alegría, Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterreko irakaslea eta zuzendaria, hurrenez hurren.

NUP-SAP lankidetza

zoom Espainiako lehenbiziko SAP Next-Gen Lab Unibertsitate Laborategiaren aurkezpenera hurbildutako jendea, Arrosadiko campuseko Gurbitzak eraikinean.

Espainiako lehenbiziko SAP Next-Gen Lab Unibertsitate Laborategiaren aurkezpenera hurbildutako jendea, Arrosadiko campuseko Gurbitzak eraikinean.

Ekimen horrek urrats bat gehiago ekarriko du NUPen eta SAP multinazionalaren arteko lankidetzan, zeina 1999an abiarazi baitzen, ikasleak trebatzeko helburuz. Gainera, 2012az geroztik, Europako University Alliances sarean integratuta dago, hori baita enpresen kudeaketarako SAP softwarearen bidez Enpresa Kudeaketako Sistema Integratuei buruzko prestakuntza emateko euskarri birtuala.

Hala, bi instituzioen arteko elkarlanik handiena lehenago aipatutako NUPeko Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterra da (ERP siglak “Enterprise Resource Planning” terminoari dagozkio). Graduondo hori ofiziala da eta Europar Batasun osorako balio du, eta bere ikasleei prestakuntza ematen die enpresa-proiektuak bideratzeko eta abiarazteko modu berri bat beregana dezaten, negozio-prozesuak hobetzearen bidez, lehiakortasunaren, eraginkortasunaren eta emaitza hobeen bila. Prestakuntza hori aipatu SAP softwarearen bidez ematen da. Masterra egin duten egresatu gehienak SAP erabiltzen duten enpresetan ari dira lanean gaur egun.