Beka lortu duten Latinoamerikako ikasleak NUPen, Nazioartekotze Errektoreordetzako arduradunek egindako harreran, Hugo López errektoreordearekin (7.a ezkerretik) eta Katrin Simón IGUEko eskualdeko zuzendariarekin (4.a ezkerretik).
Hispanoamerikako bost herrialdetako (Argentina, Kolonbia, Ekuador, Mexiko eta Venezuela) hamabost ikasle master ofizial bat egiten ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2017-2018 ikasturte honetan, Carolina Fundazioak eta Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkarteak (IGUE-AUIP) beka emanda. Ikasle hauek aukeratu zituzten Nafarroako erakunde akademikoan ikasteko laguntza ekonomiko bat eskatu zuten Latinoamerikako 8.488 eskatzaileen artean.
Zehatz esateko, Carolina Fundazioak hiru ikasleri eman die beka Osasun Publikoaren Masterra egiteko (Denisse Patricia Rivera de la Torre, Mexikokoa, eta María José Mendieta Jara eta Fabián Marcelo Torres Campoverde, Ekuadorrekoak biak), beste bati Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko Unibertsitate Masterra egiteko (Wilma Llerena Silva, Ekuadorrekoa) eta bosgarren bati Energia Berriztagarriak: sorkuntza elektrikoa Masterra egiteko (Eros Jhordann Oliva Cerecedo, Mexikokoa).
NUPeko hiru master hauek Carolina Fundazioaren bidez eskaini zitzaizkien ikasle iberoamerikarrei, eta 8.377 eskaera egon ziren. Eskaerari gehien eduki zuena Osasun Publikoarena izan zen, 5.146 eskaerarekin (Espainia osoan gehien eskatu zen graduondoa izan zen). Gero Energia Berriztagarriak: sorkuntza elektrikoa etorri zen (1.747 eskaerarekin) eta azkenik Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitatekoa (1.484 eskaera). Eskaera hain handia zela ikusirik, Fundazioak erabaki zuen bi beka ematea Osasun Publikoaren Masterrerako, hasieran bat baino ez baitzuen ematen.
IGUEren bekadunak
Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen kasuan (IGUE-AUIP), onuradunak hamar izan dira. Hona hemen: Ana Lucía Caicedo Leitón (Kolonbia), Enpresen Zuzendaritzako Masterrerako; María José Cimminelli (Argentina), Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko Masterrerako; Winston Forero Corba (Kolonbia), Informatika Ingeniaritzako Masterrerako; Óscar E. Forero Ospino (Kolonbia), Geografiari buruzko Informazio Sistemetako eta Teledetekzioko Masterrerako; Angie Lorena Gámez Guzmán (Kolonbia), Ingurumen Agrobiologiako Masterrerako; José Luis Jines Muñoz (Ekuador) Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionaleko Masterrerako; Gisela Patricia López Alvear (Kolonbia), Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiketako Masterrerako; Jonathan Alberto Peñaranda Téllez (Kolonbia), Osasun Zientzietako Ikerketako Masterrarerako; Francis Adriana Ramírez Fernández (Venezuela), Gizabanako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko Masterrerako; eta Maribel Trujillo Useche (Kolonbia), Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Masterrerako. NUPeko beka hauetarako, IGUEk 111 eskaera jaso zituen.
Honako hauek egin zieten harrera ikasle bekadunei: Hugo López López Nazioartekotze errektoreordeak, Enrique Armendáriz Íñigo Nazioartekotze Errektoreordetzako Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloko zuzendariak, Katrin Simón Elorz Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak eta IGUEko eskualdeko zuzendariak eta Begoña Ballaz Torres Nazioartekotze Errektoreordetzako Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Ataleko buruak.
Carolina Fundazioa eta IGUE
Carolina Fundazioaren Graduondoko bekak Iberoamerikako Nazioen Komunitateko kidea den Latinoamerikako herrialde bateko lizentziadun nazionalak, curriculum bikain batek bermatutako gaitasun akademiko edo profesionalak dituztenak, Espainian prestatzeko dira. Carolina Fundazioa 2000. urtean sortu zen. Erakundearen helburua da Espainiaren eta Iberoamerikako Nazioen Komunitateko herrialdeen arteko harreman kulturalak eta hezkuntza eta zientzia lankidetza sustatzea. Sortu zenetik, 16.000 beka eta ikerketarako laguntza eman dizkie Iberoamerikako unibertsitate-ikasleei.
Bere aldetik, Iberoamerikako Graduondo Elkarteak hamar beka eskaini zituen NUPen ikasteko, partzuergo honekin loturiko Latinoamerikako unibertsitateetako tituludunei zuzenduak. Laguntza bakoitza 5.000 eurokoa da. IGUE gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde bat da, UNESCOk aitortua, Iberoamerikan graduondoko ikasketak eta doktoretza bultzatzen dituena. Gaur egun Espainia, Portugal, Latinoamerika eta Karibeko goi mailako 185 erakundek osatzen dute, NUP tartean dela.