Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 40 ikasle baino gehiago parte hartzen ari dira aurten Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegiaren XXIII. edizioan. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak antolatzen duen ekimen bat da, Unibertsitateko komunitateko ekintzailetza-espiritua bultzatzeko asmoz. Ana Ursúa Lasheras Nafarroako Industriaren Elkarteko (NIE) zuzendari nagusia arduratu zen, duela gutxi, hasierako hitzaldia emateaz, “Enpresen erronkak eta aukerak eraldaketa digitalean (4.0 industria)” izenburupean.
Javier Merino Díaz de Cerio NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegia (Enpresa Berrikuntzako Mintegi ohia), eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du. Mintegiaren xedea da Unibertsitateko komunitatean espiritu ekintzailea sustatzea, eta topagunea sortzea graduetako kideen eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-ehunari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren sektoreetako enpresa-zuzendarien artean.
Mintegian jarduera batzuk egingo dira. Horien artean, enpresa-munduan ospea duten profesionalek emandako hitzaldi-eztabaidak edota negozio-ideiak sortzeko sormen-lantegiak daude. Gainera, ikasleek amaierako lan bat egin behar dute, eta, saioetara joateaz gain, aipatu lana aurkezten dutenek hautaketa libreko bi kredituren aitorpena eskatzeko aukera izango dute.
Edizio honetan parte hartzen ari diren ikasleak
Hauek dira Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegiaren XXIII. edizioan parte hartzen ari diren ikasleak, ordena alfabetikoan jarrita eta egiten ari diren gradua ere aipatuz: Lorena Barberena Mariñelarena, Joan Caicedo García, Iván Castaño Gómez eta Javier García Unzué (Gradua Zuzenbidean), Anne Claver Zabala, Anton Fialkovskyi, Diana Carolina Ochoa Giles eta José María Redín Sanchez-Ostiz (Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan), Daniel Eizaguirre Gutierrez, Javier Ángel Hernández Zaratiegui eta María Ovejero Azparren (Gradua Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritzan), Lorea Garaikoetxea Eseverri (Gradua Ekonomian), Kevin Hernán Guadalupe Rodríguez, María Izu Goicoechea, Paloma López Bonilla, Irune Pérez de Urabayen Solanas, Berta Senosiáin Muro, Itsaso Severiano Recalde eta Mónica Vidaurre Porras (Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan), eta, azkenik, Eduardo Rodríguez Ganuza, Ana Ruiz Ilundáin eta Andoni Sucunza Bustingorri (Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan).
Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari dagokionez, ikasle hauek hartzen dute parte mintegian: Ricardo Aranda Beorlegui, Marian Jamileth Aviles Baez, Ana Lucía Caicedo Leiton, Aitor Español Loyola, Ana María Flores González, Amaia Goñi Astiz, Mikel Iralde Cardenas, Fermín Iriarte Eguillor, Grace Alejandra León Loza, Sandra Maison Percaz, Jon Otaegui Amillano, Franqui José Patines Moco, Vanessa Rodríguez Estrada, Fermín Sagaseta de Ilurdoz Fernández, Sergio Sevillano Sánchez, Miguel Suescun Murillo, Ivanova Suquilanda Yaguachi, Beatriz Urquijo Moreno, Adriana Ursua Noain, Renzo Erick Valdivieso Soto eta Ángela Marta Viscasillas Lapedriza.