Joan eduki nagusira

zoom NUPeko errektoreen topaketa. Ezkerretik eskuinera: Antonio Pérez Prados, Alfonso Carlosena eta Julio Lafuente, bilduta erakundearen 30. urteurrena dela eta

NUPeko errektoreen topaketa. Ezkerretik eskuinera: Antonio Pérez Prados, Alfonso Carlosena eta Julio Lafuente, bilduta erakundearen 30. urteurrena dela eta

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) galeria biobibliografiko bat argitaratu du bere webgunearen bidez, non erakundeak hiru hamarkadan izan dituen errektoreen biografiak eta beren ekoizpen zientifikoa jasotzen baitira: argitaratutako liburu eta artikuluak, biltzarretan aurkeztutako komunikazio eta txostenak eta zuzendutako doktoretza tesiak. Gunea erakundearen 30. urteurrena dela-eta sortu da, eta protagonistei Unibertsitateko arduradun goren zireneko garaietan ateratako zenbait argazkik osatzen dute. Informazio hori erabilgarri dago kontsultatzeko webaren esteka honetan: http://www.unavarra.es/rectores/.

Unibertsitateko bi errektore ohi bildu dira gaur, ostirala, urriak 6, Alfonso Carlosena erakundearen egungo arduradun nagusiarekin, Iruñeko Arrosadiko campusean, erakundearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Julio Lafuente López eta Antonio Pérez Prados katedradunak dira.

Bileran parte hartu dutenen artean, Antonio Pérez Prados, Sesman jaioa (Nafarroa) eta Estatistika eta Ikerketa Operatiboko katedraduna, Unibertsitateko errektorea izan zen ondoz ondoko bi agintalditan (NUPeko Estatutuek baimentzen duten gehienezko epea): lehen agintaldia 1995etik 1999ra bitartekoa izan zen; eta bigarrena, 1999tik 2003ra bitartekoa.

Bestalde, Julio Lafuente, Zuerakoa (Zaragoza) eta Aljebra Saileko katedraduna Matematika Sailean, NUPeko errektore izan zen ondoz ondoko bi agintalditan (2007-2011 eta 2011-2015), eta, hurrengo hauteskundeen ondoren, Alfonso Carlosena hautatu zuten. Horretaz gainera, 2016tik aurrera, Lafuente lehendakariorde exekutiboa da Campus Iberus Nazioarteko Bikaintasun Campusean, Errioxako Unibertsitateak, Lleidako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Zaragozako Unibertsitateak osatutako partzuergoan.

Ezin joana adierazi dute Pedro Burillo Lópezek, zeina Konputazioren Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna izan baitzen NUPen erretiroa hartu zuen arte, non Batzorde Kudeatzailearen burua eta 1991 arte behin-behineko errektore eta 2003tik 2007ra arte errektore izan baitzen; Juan García Blascok, Zaragozako Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradunak eta 1992tik 1995era errektore izan zenak; eta Alberto González Guerrerok, Kimika Organikoko katedradun erretiratuak, zeina NUPeko arduradun gorena izan baitzen 1991tik 1992ra arte.

Azken ekitaldiak

Unibertsitatearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien programaren barnean, bazkaria egin da unibertsitateko komunitateko kideekin, eta arratsalde honetan amaituko da “Emakume zientzialariak: iragana, oraina eta etorkizuna” antzezlanarekin. Antzezlana 17:30ean hasiko da Kondestablearen jauregian, eta sarrera librea izango da.

Azkenik, 19:30etik aurrera, Kondestablean "Energia eta iraunkortasuna" hitzaldia egingo da “Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” zikloaren barruan, Laboral Kutxaren babesarekin. Ingurumenari eragiten zaizkion kalteak mugatzearen bidez gero eta pertsona gehiagori gero eta energia gehiago ematen jarraitzeari buruzkoa izango da hizketaldia, eta hizlari hauek parte hartuko dute: M.ª del Mar Rubio, NUPeko Historia Ekonomikoko irakaslea eta INARBEko ikertzailea; Pablo Sanchis, NUPeko Ingeniaritza Elektrikoko irakaslea eta Unibertsitateko Energia Berriztagarrien katedraren zuzendaria, eta Antonio Calvo Roy, Nebrija Unibertsitateko Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendaria eta Espainiako Komunikazio Zientifikoko Elkartearen lehendakaria. Saio hau zuzenean emango da "streaming" bidez Iruñeko Zentral tabernan (Santo Domingoko merkatua).