Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrak eta Nafarroako Gobernuak antolaturik, ostiral honetan “En-Kantu” musika tradizionaleko kontzertua ospatuko da. Euskarazko eta gaztelaniazko hainbat genero ukituko ditu; kantu erlijiosoetatik abiatu eta erronda edo gorteatze-kantetara. “En-Kantu” musika tradizionaleko kontzertua ostiralean, urriak 6, 20:00etan Nafarroako Museoaren Kaperan. Sarrera librea izanen da, jarlekuak bete arte. Gonbidapenak museoan bertan jaso ahal izanen dira 19:00etatik aurrera.

“En-Kantu” musika tradizionaleko kontzertu bat da, honako talde instrumentalarentzat moldatua: kantua (Nerea Erbiti eta Pello Ruiz), oboea (Pello Ruiz), txeloa (Igor Saenz), perkusioa (Isaac Irimia) eta gitarra (Marcos Andrés). Kontzertuaren narrazio-gidoiak murgildu egingo gaitu garrantzi ukaezineko kultura-ondare diren kantu tradizionalen edertasunean eta bitxikerietan. Emanaldi didaktikoa izateko asmorik Gabe egina, kontzertuak zabaltze-dimentsioa izango du, eta kasu honetan formatu desberdin bat bilatuko du, musika-kultura tradizionalaren eta musika-folklorearen zenbait kontu azaltzeko helburuarekin.

Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedra

2014ko urtarrilean UPNA/NUPen Nafarroako ondare materiagabearen artxiboaren Katedra eratu zen. Nafarroako eta Nafarroa Behereko Ondare Kultural Materiagabearen dokumentazio eta kudeaketa zentroa sortzeko 2006an abiatutako lana nabarmendu zen modu honetan. Proiektu honen xedea Ondare Kultural Materiagabearen Babeserako UNESCOren hitzarmenak jasotzen dituen aholkuetan kolaboratzea da: identifikazioa eta dokumentazioa; zaintza eta kontserbazioa; promozioa eta hedapena, eta babesa eta berpiztea.

Katedraren xedeetako bat Ondare Kultural Materiagabe nafar eta baxenafarraren gaineko ikerketa bultzatzea da. Ondarearen azterketarako eta eta aplikazio didaktikoak sortzeko metodologia eta teknologia aproposak garatu nahi ditugu, transmisioa ziurta dadin. Testuinguru honetan txertatzen da hitzaldi sorta hau, baita ondorio gisa baliatuko dugun formakuntza