Joan eduki nagusira

zoom Ikasle batzuk NUPen.

Ikasle batzuk NUPen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) zabalik dago gaurtik, asteartea, abuztuaren 22tik, abuztuaren 28ra bitartean 2017-2018 ikasturteko matrikula epea, graduko bigarren ikasmailetako eta hurrengo ikasmailetako ikasleentzat. Tramitea Unibertsitatearen webgunearen bidez egingo da aldez aurretik ikasle bakoitzari bidali zaion hitzorduaren egun eta ordutik aurrera (web-ean kontsultatzeko aukera dute). Hitzorduaren ordena espediente notaren araberakoa da.

Horretaz gainera, matrikula egiteko egunetan, hitzordutik aurrera eta 9:00etatik 14:00etara, ordenagailu-gela bat irekiko da (Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 017.a, Iruñean), eta teknikariek zainduko dute, gela erabili nahi duten pertsona guztiei laguntzeko. Matrikulari buruzko informazio guztia, jarraitu beharreko gida eta ohiko galderak Unibertsitatearen web-orrialdean daude.

2017/18 ikasturterako berritasunak

2017/18 ikasturteko berritasuna da Unibertsitatean lehendabiziko aldiz eskaintzen diren on-line irakasgaietako batzuk egiteko aukera dagoela.

Bestalde, hizkuntzadun graduen eskaintzari dagokionez, gogoan izan behar da Ekonomia graduko 2. ikasmailako ikasleek English Learning Programme-n (ELP) jarraitzeko aukera dutela edo Programme d'Apprentissage du Français egiteko aukera, batez ere Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMET) eskainitako bi titulazioetako ikasleei zuzenduak. Titulazio horiek dira  Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan eta Gradua  Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

Espezializazioa duten graduei dagokienez, oraindik badaude ikaspostuak Sexu Hezkuntzako Espezializazio Diploman, bereziki Osasun Zientzietako (Erizaintza Gradua) eta Giza eta Gizarte Zientzietako (Irakasle Gradua Lehen Hezkuntzan, Irakasle Gradua Haur Hezkuntzan eta Gradua Gizarte Lanean) fakultateetako ikasleei zuzendua. Matrikula azaroaren 30era arte egongo da zabalik titulu bereki horretarako.