Ehundik gora ikaslek elkarrekin ospatu zuten lehen aldiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) masterretako graduazioa. Ekitaldia ekainaren 23an, ostirala, egin zen Sario eraikinean, Iruñeko Arrosadiko campusean, eta 500 bat senitarteko eta lagun bildu zituen.
Alfonso Carlosena errektorea izan zen ekitaldiko buru; Miguel Rodríguez Wilhelmi Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa, berriz, ikastegiko arduradunen ordezkari. Promozioaren aitabitxia José Javier Armendáriz Quel izan da, Clave Mayor enpresako kontseilari delegatua, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) zuzendari nagusi eta Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Turismoko kontseilari izandakoa.
Horiez gainera, NUPeko lau fakultateetako dekanoak eta bi eskoletako zuzendariak ere izan ziren ekitaldian: Osasun Zientzien Fakultatea, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (NIGMET), Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (TIIGMET) eta Zientzia Juridikoen Fakultatea. Ikasleen ordezkari gisa, Leyre Catalán Rosek eta Íñigo Olcoz Basartek hartu zuten hitza.
Graduazio-ekitaldiko lehendakaritza-mahaia. Ezkerretik eskuinera, Roberto Aguado (Osasun Zientziak), Silvia Arazuri (NIGMET), Miguel Rodríguez Wilhelmi (Giza eta Gizarte Zientziak), Carlosena errektorea; José Javier Armendáriz aitabitxia; Emilio Domínguez (Ekonomia eta Enpresa Zientziak), Rafael Rodríguez (TIIGMET) eta José F. Alenza (Zientzia Juridikoak). Zutik, Leyre Catalán eta Iñigo Olcoz ikasleak.
Masterreko promozio hauek hartu dute parte graduazio-ekitaldian: Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterreko VIII. promozioa, Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin izeneko Unibertsitate Masterreko VII. promozioa (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoak biak); Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterreko III. promozioa (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea); Ingurumen Agrobiologiako Unibertsitate Masterreko XI. promozioa (NIGMET), Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa Unibertsitate Masterreko XI. promozioa, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko XI. promozioa, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko II. promozioa (TIIGMETekoak); Osasun Zientzietako Ikerketako Unibertsitate Masterreko XI. promozioa, Osasun Publikoko Unibertsitate Masterreko XI. promozioa eta Erizaintzako Zainketen Kudeaketako Unibertsitate Masterreko XI. promozioa (Osasun Zientzien Fakultatekoak); eta Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitate Masterreko IV. promozioa (Zientzia Juridikoen Fakultatekoa).