Graduko 23 ikaslek jaso dute 2015-2016 ikasturtean titulazioak amaitu zituztenei Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ematen dien Ikasketen Amaierako Aparteko Saria. Sari bakoitza 325 eurokoa da ikasle bakoitzeko, eta ofiziozko aitorpena egiten die batez besteko kalifikazioa oso ongi edo oso ongi baino handiagoa dutela egiaztatzen dutenei. Unibertsitateak sari kopuru mugatu bat ezartzen du titulazio bakoitzeko. Aitorpen hori ikasketa espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da.
Bi ikaslek bina sari jaso dituzte gradu bikoitz bat egin baitute: Leyre Iriguibel Aldunate, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa (EAZ) eta Ekonomiakoa; eta Edurne Iturri Barreneche, EAZkoa eta Zuzenbidekoa.
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, honako ikasle hauek saritu dituzte: Nerea Ezcurdia Razquin eta Izaskun García Barberena (biak, EAZko tituludunak), gehi lehen aipatu ditugunak, hots, Edurne Iturri Barreneche (gradu bikoitza EAZn eta Zuzenbidean) eta Leyre Iriguíbel Aldunate (EAZ eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa).
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, honako ikasle hauek saritu dituzte: Nerea Lasa Somocurcio eta Lierni Llopis Imízcoz (biak, Irakasletzako eta Haur Hezkuntzako tituludunak), Itziar Jorajuria Mendiburu, Marta Munárriz García eta Amaia Nubla López (hirurak Lehen Hezkuntzako Irakasletzan graduatuak) eta Nahia Gracia Garijo (Gizarte Lana).
Zientzia Juridikoen Fakultatean, aitorpena hauentzat izan da: Luis Ibarrola Berasáin (Zuzenbidea, EAZkoa eta Zuzenbidekoa ikasi duena) eta Amaia Urdiáin Echeverría (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak).
Osasun Zientzien Fakultatean, sariak eman zaizkie hauei: Marcos Domaica Mardaras eta Ana María Pérez Jaramillo (Erizaintza) eta Lucas Jáuregui Bidegáin (Fisioterapia).
Ingeniaritzetan sarituak
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIGMET), Jone Lizarza Durruty izan da sariduna (Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza).
Azkenik, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (TIIGMET), sariak hauentzat izan dira: Alaine Iturria Aguinaga (Informatika Ingeniaritza); Daniel García de Vicuña Bilbao eta Cristina Iráizoz Sánchez (Ingeniaritza Industria Teknologietan); Miguel Gamallo Gascón (Ingeniaritza Telekomunikazio Teknologietan); Ignacio Vitoria Pascual (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa); Imanol Otano Ubani (Ingeniaritza Mekanikoa) eta Tomás Jarauta Simón (Ingeniaritza Diseinu Mekanikoan).
Fakultate eta eskoletako graduko ikasketen amaierako ekitaldietan eman dira Ikasketen Amaierako Aparteko Sariak.


Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Ezkerretik eskuinera: Manuel Rapún Gárate (errektoreordea), Edurne Iturri Barreneche (gradu bikoitza Zuzenbidean eta EAZ), Izaskun Goñi Razquin (Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusia eta amabitxia), Leyre Iriguíbel Aldunate (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa), Nerea Ezcurdia Razquin (EAZ) eta Emilio J. Domínguez Irastorza (dekanoa). Izaskun García Barberena falta da (EAZ).


argazkia: Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea. Ezkerretik eskuinera: Inés Olaizola Nogales (idazkari nagusia), Itziar Jorajuria Mendiburu (Lehen Hezkuntza), Nahia Gracia Garijo (Gizarte Lana), Patricio Hernández Pérez (irakaslea eta aitabitxia), Amaia Nubla López (Lehen Hezkuntza), Marta Munárriz García (Lehen Hezkuntza), Lierni Llopis Imízcoz (Haur Hezkuntza) eta Miguel Rodríguez Wilhelmi (dekanoa). Nerea Lasa Somocurcio falta da (Haur Hezkuntza).


Zientzia Juridikoen Fakultatea. Ezkerretik eskuinera: Hugo López López (errektoreordea), Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano (Zuzenbide Pribatuko Saileko irakaslea eta amabitxia), Edurne Iturri Barreneche (Gradu Bikoitza Zuzenbidean eta EAZn), Luis Ibarrola Berasáin (Zuzenbidea), Amaia Urdiáin Echeverría (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Leticia Jericó Ojer (Zuzenbide Publikoko Saileko irakaslea eta amabitxia) eta José F. Alenza García (dekanoa).


Osasun Zientzien Fakultatea (Iruñeko campusa). Ezkerretik eskuinera: Yolanda Montes García (dekanordea), Cristina Bayona Sáez (errektoreordea), Marcos Domaica Mardaras (Erizaintza), Ana María Pérez Jaramillo (Erizaintza), Roberto Aguado Jiménez (dekanoa) eta Nelia Soto Ruiz (Osasun Zientzien Saileko irakaslea eta amabitxia).


NIGMET. Ezkerretik eskuinera: Silvia Arazuri Garín (NIGMETeko zuzendaria), Jone Lizarza Durruty (Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Carmen Jarén Ceballos (errektoreordea) eta Camilo Robles García (irakasle emeritua eta aitabitxia).


TIIGMET (Iruñeko campusa). Ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo (errektoreordea), Alaine Iturria Aguinaga (Informatika Ingeniaritza), Ignacio Vitoria Pascual (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa), Patxi Tornaría Igueltz (Nafarroako Industria Graduatu eta Ingeniari Teknikoen Elkargoko dekanoa), Cristina Iraizoz Sanchez eta Daniel García de Vicuña Bilbao (biak, Industria Teknologietako Ingeniaritzakoak), Miguel Gamallo Gascón (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza) eta Rafael Rodríguez Trías (TIIGMETeko zuzendaria). Imanol Otano Ubani falta da (Ingeniaritza Mekanikoa)


TIIGMET (Tuterako campusa). Ezkerretik eskuinera: Eloísa Ramírez Vaquero (errektoreordea), Tomás Jarauta Simón (Ingeniaritza Diseinu Mekanikoan), Domingo Sánchez Arteaga (Erriberako Enpresaburuen Elkarteko burua, Murchanteko Forjados Orgués enpresako kudeatzailea eta ekitaldiaren aitabitxia) eta Rafael Rodríguez Trías (TIIGMETeko zuzendaria).


Osasun Zientzien Fakultatea (Tuterako campusa). Ezkerretik eskuinera: Ana Insausti Serrano (dekanordea), Eloísa Ramírez Vaquero (errektoreordea), Lucas Jáuregui Bidegáin (Fisioterapia), Roberto Aguado Jiménez (dekanoa) eta Mentxu Ochoa Nieto (Autismoaren Nafar Elkarteko lehendakariordea eta amabitxia).