Joan eduki nagusira

zoom Ekitaldiaren lehendakaritza mahaia. Ezkerretik eskuinera, Rafael Rodríguez, Ignacio Ugalde, Alfonso Carlosena, Jéssica Seoane eta Iosune Pascual.

Ekitaldiaren lehendakaritza mahaia. Ezkerretik eskuinera, Rafael Rodríguez, Ignacio Ugalde, Alfonso Carlosena, Jéssica Seoane eta Iosune Pascual.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ikasleek curriculum praktikak egiteko hitzarmenak egin izan ditu hainbat erakunderekin, eta ekitaldi bat egin zuen maiatzaren 30ean, asteartea, haien lana eskertzeko. 900 erakunde baino gehiago dira, eta horien artean daude enpresak, ikastetxeak, sindikatuak, erakunde publikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak.

Ekitaldian, ehun bat lagun izan ziren, besteak beste, Alfonso Carlosena errektorea, ekitaldiaren buru, eta Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea, Unibertsitateko sei fakultate eta eskoletako zuzendaritza taldeen ordezkariak eta Iosune Pascual Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren zuzendari-kudeatzailea.

Kanpoko praktika akademikoak unibertsitateko ikasleek egiten duten prestakuntza jardueretako bat dira. Jarduera hori Unibertsitateak ikuskatzen eta, beharrezkoa bada, ebaluatzen du. Praktiken helburua da ikasleek prestakuntza akademikoan lortu dituzten ezagutzak aplikatzea eta osatzea, horri esker jardun profesionala erraztuko dieten gaitasunak eskuratzen baitituzte, enplegua lortzeko aukera areagotzen baita, eta ikasleen ekintzailetasuna sustatzen baita.

Curriculum praktikak titulazio bakoitzeko ikasketa planeko prestakuntza jarduerak dira, eta jarduera horiek egiteko Unibertsitateak hezkuntza lankidetzako hitzarmenak izenpetu behar ditu erakunde laguntzaileekin, hala nola enpresekin eta erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin.

Esker ona entitateei

zoom Ekitaldian izan ziren erakundeetako ordezkariak eta agintari akademikoak.

Ekitaldian izan ziren erakundeetako ordezkariak eta agintari akademikoak.

Ekitaldiaren bidez, enpresa eta erakunde horiek ikasleen prestakuntzan egiten duten lana aitortu nahi izan du Unibertsitateak; izan ere, praktika horien bidez, ikasleek aukera izaten dute ikasturte batean beren ezagutzak praktikara eramateko. Ekitaldian, Alfonso Carlosenak erakunde horien lankidetza eskertu zuen.

Gero, Rafael Rodríguez Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) zuzendariak hartu zuen hitza Unibertsitateko ikastegien ordezkari gisa, Jéssica Seoane ikasleak praktikak egitean izandako esperientzia kontatu zuen, eta Ignacio Ugalde Fagor Ederlan Tafalla Sozietate Kooperatiboko Giza Baliabideetako zuzendari eta ANEL Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteko presidentea mintzatu zen ANELen ordezkari gisa.