Joan eduki nagusira

zoom Enpresa Esperientzietako eta Berrikuntzako Mintegian parte hartu duen ikasle taldea, Arrosadiko campusean, Javier Merinorekin (zutik, ezkerretik hasita bosgarrena), eta, alboan, Cristina Bayona, Luisa Alli, Iosune Pascual eta Emilio J. Domínguez.

Enpresa Esperientzietako eta Berrikuntzako Mintegian parte hartu duen ikasle taldea, Arrosadiko campusean, Javier Merinorekin (zutik, ezkerretik hasita bosgarrena), eta, alboan, Cristina Bayona, Luisa Alli, Iosune Pascual eta Emilio J. Domínguez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Enpresa Esperientzietako eta Berrikuntzako Mintegiaren XXII. edizioari. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez antolatzen duen ekimen bat da,  eta 17 ikaslek parte hartu dute. Amaiera ekitaldian, Luisa Alli Turrillas, Ikea Españaren Komunikazio zuzendaria, egon da, eta "Berrikuntza XXI. mendean: balio kontua" izeneko hitzaldia eman du.

Amaiera ekitaldiaren buru Cristina Bayona Sáez, Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea, izan zen, eta bertan egon ziren Emilio J. Domínguez Irastorza, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa, Javier Merino Díaz de Cerio, Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle eta mintegiaren zuzendari akademikoa, eta Iosune Pascual Azcárate, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren zuzendari-kudeatzailea ere.

Edizio honetan, hizlari hauek nabarmendu nahi ditugu: Benito de Orte Glaría (Metronics Technologies S.L. enpresaren sustatzaile eta sortzaileetako bat), Juan Luis Celigüeta Musgo (Grupo AN enpresaren Zerealen Saileko zuzendaria), Ion Esandi Mateo (Valiryo Body Dryer enpresaren kontseilari delegatua eta zuzendari kudeatzailea), Inés Gurbindo Elizari (Grupo MTorresen industria zuzendaria), Ignacio Ugalde Barbería (Fagor Ederlan Tafalla S. Koop.en Giza Baliabideen zuzendaria eta Zuzendaritza Batzordeko kidea) eta Jokin Zuloaga Oar-Arteta (Grupo AN enpresaren Hegaztien Saileko zuzendaria).

Espiritu ekintzailea sustatzea

Enpresa Esperientzietako eta Berrikuntzako Mintegian enpresa munduko profesionalen arteko hitzaldiak, mahai-inguruak eta amaierako lan bat egiten dira, eta  topaketak antolatzen dira Unibertsitateko kideen eta  izaera berritzailearengatik eta enpresa-sareari egindako ekarpenengatik nabarmendu diren zenbait sektoretako enpresaburuen artean. Mintegi horretan parte hartu duten ikasleak graduko bost titulaziotatik datoz: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ), Ekonomia, Industria Teknologietako Ingeniaritza, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza eta Lan Harremanak eta Giza Baliabideak.

Enpresa Esperientzietako eta Berrikuntzarako Mintegiaren xedea da unibertsitate komunitatean espiritu ekintzailea sustatzea, eta topagune bat sortzea zenbait lizentziaturatako ikasleen eta  berritzaileak izateagatik eta enpresa-sareari ekarpenak egiteagatik nabarmentzen diren zenbait sektoretako enpresaburuen artean.

Parte hartu duten ikasleak

Hauek dira Enpresa Esperientzietako eta Berrikuntzako Mintegiaren XXII. edizioan parte hartu duten ikasleak, ordena alfabetikoan eta egiten ari diren gradua ere aipatuz: Itziar Aldaia Galarreta (EAZ), Alberto Alvero Bermejo (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Pablo Arbizu Urra (Industria Teknologietako Ingeniaritza, Andrea Ayerra Navarro (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Irina Raquel Balegas Ricardo (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Elena Alexandra Chitu (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Daniel Cuesta Castañeda (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Andrea Echarte Zarranz (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Elisa Fernández Jiménez (Telekomunikazo Teknologietako Ingeniaritza), Lorea Garaikoetxea Eseverri (Ekonomia), Raquel González Ariztegui (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Alejandro Ochoa García (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Dayanna Ochoa Ordóñez (EAZ), Javier Pascal Jaso (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Andoni Sucunza Bustingorri (Industria Teknologietako Ingeniaritza) eta Esteban Velasquez Rada (EAZ).