Joan eduki nagusira

zoom LyDer programako parte-hartzaileetako batzuen irudi bat, Alenza irakaslearekin (irudiaren erdian, 2. lerroan)

LyDer programako parte-hartzaileetako batzuen irudi bat, Alenza irakaslearekin (irudiaren erdian, 2. lerroan)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultateko 45 ikasle LyDer Programan (Literatura eta Zuzenbidea) parte hartzen ari dira ikasturte honetan. Ekimenak “Zuzenbidea besterik ez dakienak, Zuzenbidea ere ez daki” leloa dauka, bai eta lau ikasmailetan banatuta dauden irakurgaien plan bat ere. Irakurgaiak dagozkion mintegietan eztabaidatzen dituzte, eta ikasleen hezkuntza integrala bultzatu nahi da, giza jakintzan eta balioetan oinarritutako prestakuntza emanez.

LyDer programa 2010an jarri zen abian, eta “gozaraziz irakasteko” asmoarekin sortu zen, Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoaren arabera. Jarduera honek “askotariko helburuak zituen, baina elkarren osagarri direnak; laburbilduz, prestakuntza kultu bat ahalbidetzea, ikaslea errealitatea kritikoki interpretatzeko eta gizartearen bilakaerara egokitzeko gaituko duena”, esan du Alenzak. “Zuzenbidea kultura produktu bat denez eta gizarte jakin batean sortu eta aplikatzen denez, lan egiten duten tokiko kultura eta gizarte sistemaren funtsak ezagutu behar dituzte legelariek”, gehitu du.

zoom Programa honetako saioetako bat. Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatzen du programa.

Programa honetako saioetako bat. Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatzen du programa.

Hala, irakurgai plan bat prestatu zen (“zeren programa honen helburua ez baita literatura ikastea, liburuak irakurtzea baizik”, dekanoaren arabera), eta gero irakurgai horiek dagozkion mintegietan eztabaidatzen dituzte. Mintegiak graduko irakaskuntzen erritmoaren arabera antolatzen dira: mintegi bat egiten da seihileko bakoitzaren amaieran, eta beste ikasturte hasieran, udan irakurri diren irakurgaiekin. Horretaz gainera, ohiz kanpoko mintegiak antolatzen dira.

Balio literarioa duten hogeita hamar bat lan

Beren eduki juridikoa baino gehiago, beren balio literarioa hartu da kontuan irakurgaiak hautatzeko. Irakurgai planak nahitaezko hogeita hamar bat lan dauzka (aukerako beste lan batzuez gainera): Cervantes, Shakespeare eta Espainiako Urrezko Mendekoak (Calderón de la Barca, Lope de Vega), XIX. mendekoak (Poe, Sthendal, Stevenson, Dostoievsky, Dickens, Balzac, Galdós, Benavente), XX. mendekoak (Camus, Kafka, Golding, Orwell) edota idazle garaikideak (García Márquez, Vargas Llosa, Eduardo Mendoza, Javier Marías, Lorenzo Silva, Juan Manuel de Prada…).

Hain zuzen, azken bi egile horiek (Silva eta Prada), zeinak idazleak eta Zuzenbidean lizentziadunak baitira, aitabitxi izan dira programaren lehenengo bi graduazio-ekitaldietan.