Joan eduki nagusira

zoom Ezkerrean, Leticia Jericó eta eskuinean, Libertad Francés.

Ezkerrean, Leticia Jericó eta eskuinean, Libertad Francés.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultateak eta Salhaketa Elkarteak Espetxe Ikasketei buruzko XII. Jardunaldia antolatu dute hurrengo apirilaren 26rako eta 27rako "Espetxea, osasuna bermatzen ez duen erakundea" izenburupean. Bi urtez behin ematen den jardunaldiak sarrera librea eta doakoa du, eta Iruñeko Arrosadiko campuseko Arteak eraikineko Nicolás Oresme aretoan izango da bi egun horietan.

Edukiak Leticia Jericó Ojer NUPeko Zuzenbide Publikoko Saileko irakasleak eta Libertad Francés Lecumberri abokatuak eta Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzaileak zehaztu dituzte. Jardunaldi horietan, eta bi irakasleek azaldu bezala, lau adituk parte hartuko dute, egun bakoitzeko beraz bi, eta espetxeetako osasun mentala eta fisikoa zaintzeko tratamenduaren alderdi batzuk eta dauden arazoak aztertuko dituzte.

Gaur egun espetxeetan dagoen egoera salatu nahi dute jardunaldia antolatu dutenek, beren iritziz ez baita betetzen presoei osasun-laguntza ematearen exijentzia gainerako populazioari ematen zaion modu baliokidean.  Espetxeetako suizidio kopurua ere handia dela azaltzen dute, baita gaixotasun kroniko eta larriak izateagatik behar duten arreta ez daukaten pertsonen kopurua ere, eta, halaber, badirela arreta beharrean dauden buruko gaixoak. Gainera konfinamenduak presoen osasun fisiko eta mentalaren egoeran duen eragina ere nabarmentzen dute, baita droga-mendekotasunaren, osasunaren eta espetxearen artean dagoen erlazioa ere.

Jardunaldiaren xehetasunak

Hona hemen jardunaldiaren egitarauaren xehetasunak: hilaren 26an Rafa Sainz de Rozas Arartekoaren aholkulariak hitz egingo du (Euskal Herriko Arartekotza), “Salud mental y prisión” izeneko hitzaldian. Jarraian Diana Restrepo Rodríguezen txanda iritsiko da. Caliko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakaslea da, eta "Contra el castigo" mintegi abolizionistako kidea. “La no-salud integral en las prisiones latinoamericanas” izenburuko hitzaldia emango du. Moderatzailea Inés Olaizola Nogales izango da, NUPeko Zuzenbide Penaleko katedraduna.

Gero, apirilaren 27an, osteguna, Antonio Errasti  Arabako espetxeko droga-mendekotasun kasuetan parte hartzeko taldearen mediku-arduradunak hitzaldi hau emango du:  “Drogas y salud mental en prisión”. Bestalde, Isabel Mora Grande senatariak eta giza eskubideen aldeko aktibistak hitzaldi hau emango du: “La salud penitenciaria, un mundo aparte. Diagnóstico y propuestas”. Egun horretan moderatzailea Libertad Francés Lecumberri izango da.