Joan eduki nagusira

zoom Josu Pérez Diago (ezk) eta Aralar Pérez Azpíroz, igeriketa egokituko Espainiako Selekziokoak, NUPeko graduko ikasleak.

Josu Pérez Diago (ezk) eta Aralar Pérez Azpíroz, igeriketa egokituko Espainiako Selekziokoak, NUPeko graduko ikasleak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordeak (CERMIN) esparru hitzarmen bat sinatu dute bi entitateek aurrez adostutako lankidetza indartzeko. Hitzarmena  Eloísa Ramírez Vaquerok, Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordeak, eta María Luz Sanz Escuderok, CERMINeko lehendakariak, izenpetu dute.

Testuak desgaitasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren helburuan prestakuntza jarduerak garatzea aurreikusten du, zailtasun-egoera pertsonal guztien aurrean unibertsitate prestakuntzan egokitzapenak indartuz (proben denbora egokituz edo teknologia erabiliz adibidez) edo sentsibilizazio jarduerak sustatuz. Gainera, Unibertsitateak eta CERMINeko parte diren elkarteak bat datoz enpresak ere inplikatu behar direla baloratzen, pertsona guztien benetako berdintasuna bermatzeko. Kasu askotan, desgaitasuna duten pertsonek oztopo garrantzitsuak topatzen dituzte ikasketak amaitu eta lan munduan hasten direnean.

CERMIN erakundea Nafarroan desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonen 14 elkartek osatzen dute.

Desgaitasuna duten ikasleak NUPen.

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa izateagatik 2016-2017 ikasturtean NUPeko matrikula tasen salbuespena guztira 39 pertsonei onartu zaie. Haiei arreta emateko Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitateak  Desgaitasuna duten Ikasleei zuzendutako Arreta Programa bat dauka. Programa horren bidez holako ikasleei zuzendutako arreta-plan pertsonalizatuak garatzen ditu, eta plan horien barruan daude harrera, informazioa eta aholkularitza, beraien egoeraren azterketa, beharren balorazioa, egin beharreko egokitzapenen zehaztapena, laguntza teknikoen onarpena eta irakasleei zuzendutako informazioa eta orientazioa ikasleek beharrezkoak dituzten egokitzapen pedagogikoei buruz, bai eta bizitza akademikoan eta unibertsitatean normaltasunez jarduteko beste laguntza batzuk ere.