Joan eduki nagusira

zoom ETIC sareko kideak NUPen Ezkerretik eskuinera: Manuel Richard González, José Alenza García, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano eta Iñaki Riaño.

ETIC sareko kideak NUPen Ezkerretik eskuinera: Manuel Richard González, José Alenza García, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano eta Iñaki Riaño.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Zientzia Juridikoen Fakultatearen bidez, 2008tik aurrera parte hartzen du, gizakien trafiko eta salerosketari eta immigrazioari buruzko Mugaz gaindiko Ikerketa Taldean (ETIC). Nazioarteko ikerketa sare horren kide dira NUP, Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea eta Paue eta Aturriko Unibertsitatea. Zehatz esateko, NUPen partetik hauek parte hartzen dute ETIC taldean: José Alenza García Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak; Iñaki Riaño Brun dekanordeak; José María Rifá Soler katedradunak eta Manuel Richard González irakasleak, azkeneko bi hauek Zuzenbide Publikoko Sailekoak; eta, azkenik, Blanca Gesto Alonso eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano irakaslea;lehenengoa, Zuzenbide Publikoko Sailekoa eta, bigarrena, Unibertsitateko Zuzenbide Pribatuko Sailekoa.

Aipatu ikerketa sareak sei urte daramatza elkarlanean eta jardunaldiak antolatu dituzte, lan kolektiboak argitaratu  eta egun isilpeko immigrazioaren eta gizakien salerosketaren eremuan erreferentzia den webgune baten mantentzea kudeatu http://www.inmigracionclandestina.eu/. Gainera, oinarrizko eskubideen arloan Frantzian garrantzitsuenetakoa den webgune batean  (http://combatsdroitshomme.blog.lemonde.fr/) aipamena egiten eta esteka jarri zaio. 2009tik aurrera sare horrek Pirinioetako Lan Erkidegoaren finantzaketa jasotzen du.

Diziplina anitzeko ikuspuntu batetik aztertutako Lan kolektiboen kasuan,  sare horrek ikerketa hau argitaratu zuen 2013an: “Estudios sobre la lucha contra la trata de seres humanos”, eta 2015ean: “El fenómeno de la prostitución.
Cooperación franco-española en la lucha contra la trata”.  Gainera, NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatutako 2016ko XV. Ikasketa Jardunaldietan gai hauek izan zituzten aztergai: sexu-ustiaketa eta prostituzioa xede dituen gizakien salerosketa eta sexu-ustiaketak eta prostituzioak Giza Eskubideen babesarekin duten harremana.

Gizakien salerosketa eta trafikoa, bi errealitate

Salerosketaren eta trafikoaren kontzeptuak desberdinak dira, sarrinahasten baditugu ere. Lehenengo kasuak aipamena egiten dio pertsona bat toki batetik bestera eramateari  muga bat legez kanpo zeharkatuz  eta onura ekonomikoen edo beste mota bateko onuren truke; hau da, trafikoan pertsonak baimena ematen du eta erlazioa pertsona hori xede herrialdera  iristen denean amaitzen da. Salerosketan, aldiz,  onura ekonomikoa lortzen da bai lan bortxatuaren, prostituzio edo sexu-ustiapenaren, esklabotzaren, morrontzaren edo organoak ateratzearen truke, ez dago inolako onespenik eta ez du ezinbestean eskatzen mugak zeharkatzea.

Ikerketa taldeak bereziki arreta jartzen du sexu-esplotazioa xede duen gizakien salerosketan, eta taldea sortzeko arrazoia da  unibertsitate parte-hartzaileetako irakasleak eta ikertzaileak hurbiltzea eta horretarako egonaldiak egiten dituzte Baionako “Centre de Documentation et de Recherches Européennes” (Europako Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa, CDRE) delakoan, Europako integrazioaren alorrean eta, bereziki, askatasun, segurtasun eta justiziaren eremuan espezializatutako zentroa.