Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2.484.832 euro lortu ditu guztira, Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Berrikuntzakoaren Estatuko 2013-2016 Planaren esparruan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak I+G+bko proiektuak finantzatzeko egin duen azken deialdian. Osotara, Unibertsitateak aurkeztutako 25 proiekturi eman zaie aldeko ebazpena deialdi horretan. Horietatik bederatzi Bikaintasuneko Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa Sustatzeko Estatuko Programakoak dira: sei proiektu Ezagutzaren Sorkuntzarako Estatuko Azpiprogramakoak, eta hiru proiektu Azpiegitura Zientifiko eta Teknikoen eta Ekipamendukoen Azpiprogramakoak, zeinek 459.558 € eta 194.302 € lortu baitituzte, hurrenez hurren. Gainerako hamasei proiektuak Gizartearen Erronketara Bideratutako I+G+bko Programakoak dira, eta 1,8 milioi € lortu dituzte.
Bikaintasuneko Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa Sustatzeko Estatuko Programaren barruan (Ezagutzaren Sorkuntzarako Azpiprograman), gai hauen inguruko proiektuek jaso dute diru-laguntza handiena: batetik, ekologia eta ingurumena, eta, zehazki, basoetako arbolen hazkuntza ikertzeko, 193.600 €, Juan A. Blanco Vaca ikertzailearentzat; bestetik, adimen artifiziala, eta, zehazki, “soft computing” delakoaren arloko proiektu baterako, 149.435 €, Humberto Bustince Sola katedradunarentzat.
Bestalde, arlo juridikoko bi ikerketak 58.080 € jaso dituzte; zehatz-mehatz, Hugo López López irakaslea buru duen proiektu batek, zerga-iruzurraren eta -saihestearen kontrako borrokari buruzkoak (31.460 €), eta José Luis Goñi Sein katedradunak zuzendutako proiektu batek, atzerrian lan egiten duten langileen lan-arriskuei aurrea hartzeari buruzkoak (26.620 €).
Azkenik, Jesús María García Castillo katedradunak zuzendutako kimikako proiektu batek 36.300 € eskuratu ditu, eta Inmaculada Higueras Sanz katedradunaren matematikako proiektu batek, 22.143 €.
Ezagutzaren Sorkuntzarako Azpiprogramaren helburua da deialdi oso lehiakorren bidez oinarrizko ikerketako proiektuak eta bestelako jarduerak egin daitezen sustatzea. Proiektu horien emaitzek jakintzaren aurrerabide esanguratsua ekarri behar dute, bestela lorrezinak izango liratekeen ikuspegi eta metodologia berriak garatzeko, eta proiektu zeharkakoak eta oinarrizkoak izan behar dute, sortzen den ezagutzaren izaeragatik.
Gauzen Internetetik hasi eta prezioen osaketaraino
Gizartearen Erronketara Bideratutako I+G+bko Programan hautatu dituzten hamasei proiektuetatik, sei Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaileek zuzentzen dituzte, eta 807.917 € lortu dituzte guztira: Ignacio Matías Maestro buru duen sentsore fotonikoei buruzko ikerketa (222.156 €); Ramón Gonzalo Garcíaren hari gabeko komunikazioen inguruko proiektua (209.935 €); Pablo Sanchis Gúrpideren bihurgailu elektronikoei buruzkoa (138.424 €); Antonio López Martínen gauzen Interneten ingurukoa (104.181 €); Fermín Mallor Giménezen osasun-zerbitzuei buruzkoa (87.483 €); eta Alfredo Ursúa Rubioren energia berriztagarrien inguruko proiektua (45.738 €).
Sentsore fotonikoekin lotutako beste bi proiekturi 364.815 € esleitu dizkiete. Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) bi katedradun dira zuzendariak: Manuel López-Amo Sainz (231.110 €) eta Francisco Javier Arregui San Martín (133.705 €).
Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) bi ikertzailek ere finantzabidea lortu dute beren proiektuetarako: Mercedes Royuela Hernandok 145.200 €, herbizidekiko erresistentzia aztertzeko, eta Jesús Álvarez Mozosek 121.000 €, arriskuen kudeaketa ikertzeko.
Kimika Aplikatuko Sailak ere 211.750 € eskuratu ditu, Julián Garrido Segovia (121.000 €) eta Andoni Gil Bravo (90.750 €) buru dituzten lanei esker.
Bestalde, InaMATeko (Institute for Advanced Materials) Miguel Arana Burgui ikertzaileak aurkeztutako proiektuak, hirietako soinu-paisaia kudeatzeko eta kontrolatzeko tresna adimendunei buruzkoak, 60.500 € lortu ditu, eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Javier Fernández Montalvo irakasleak aurkeztutakoak, tratu txarrak jasan dituzten eta mendekotasunen bat duten gaixoentzako esku-hartze programa bat garatzekoak, 56.870 €.
Deialdian hautatutako azken bi proiektuak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak eskatutako bi ikerketa hauetarako dira: batetik, prezioen osaketa aztertzeko da Rafael Santamaría Aquilué katedradunak aurkeztutakoa (36.300 €); bestetik, eskualdeko erresilientzia ekonomikoari buruzkoa, Pedro Pascual Arzoz katedradunak proposatutakoa (26.620 €).
Gizartearen Erronketara Bideratutako I+G+bko Programako ikerketak lehentasun zientifiko-teknikoen eta sozialen funtsezko parte dira, eta Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako eragileen ikerketa oinarrizkoaren, aplikatuaren eta berrikuntzakoaren jarduerak orientatu behar dituzte, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren arabera.
Ekipamendu teknologikoak
Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa Sustatzeko Estatuko Programak (Azpiegitura Zientifiko eta Teknikoen eta Ekipamendukoen Azpiprograma) 194.302 € esleitu dizkio NUPi. Kopuru hori, izan ere, eskatutako tresneriaren guztizko zenbatekoaren % 50 da. Íñigo Ederra Urzainquik (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko ikertzaileak) 69.710 € jaso ditu mikroskopio infragorri batentzat; César Arrese-Igor Sánchezek (Natura Ingurunearen Zientzien Saileko katedradunak) 69.307 €, kromatografo ioniko batentzat; eta Rosa Ana Pérez Herrerak (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko ikertzaileak) 55.285 €, zuntz optikozko nanohariak denbora errealean fabrikatzeko eta neurtzeko sistema batentzat.
Azpiprograma horren helburuak dira azpiegitura zientifiko-teknikoak eguneratzea eta kalitate oneko ikerketa erraztea.