Carlosena errektorea (esk.) eta López errektoreordea, Erasmus+ programari buruzko jardunaldiaren aurkezpenean.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abenduaren 31ra arte dauka epea irekia Irakasle eta Ikertzaileek (I-I) beren eskaera aurkez dezaten Erasmus + programa europarren proiektuetan parte hartzeko. Programa horrek nazioarteko mugikortasuneko ekintzak egiteko, unibertsitateen arteko graduak eta masterrak sortzeko eta itunak eta partzuergoak sortzeko bidea ematen du, beste jarduera batzuen artean. Horregatik, Nazioartekotze Errektoreordetzak antolatu du gaur, abenduaren 16an, ostiralean, jardunaldi bat, Alfonso Carlosena errektoreak eta arloko errektore Hugo Lópezek aurkeztu dutena, eta zeinean zenbait adituk tresna honen ezaugarriak, dagoeneko garatzen ari diren itun batzuk eta nazioarteko titulazioen adibideak azaldu baitituzte.
Europar Batasunak ia 16.500 milioi euroko aurrekontua izendatu dio Erasmus + batasuneko programari, zazpi urteko aldi baterako (2014-2020). Programa honen helburua da gaitasunak eta enplegagarritasuna handiagotzea, eta hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol sistemei laguntza ematea. Lanabes hau aurretik egon diren Erasmus, Comenius, Tempus edo Alfa bezalako beste batzuen integrazioaren ondorioa da, eta aukera berriak eskaintzen dizkie lau milioi pertsona baino gehiagori atzerrian ikasi, prestatu, lan esperientzia bat eduki edo boluntario ibiltzeko.
Goi mailako hezkuntzari dagokionez, Erasmus + programa hiru ardatz nagusiren inguruan egituratzen da, gehi beste bi hauen inguruan: Jean Monnet Jarduerak (EBrekin loturiko edukiei buruzko proiektuak eta katedrak laguntzen dituztenak) eta Kirolak (diru irabazi asmorik gabeko Europako kirol ekitaldiei eta laguntza elkarteei zuzenduak).
Edukia Irakasle eta Ikertzaileentzat
NUPeko jardunaldiak I-Irentzat interesgarriak diren edukiak hartu ditu aintzat, eta horregatik ikasleen mugikortasuna alde batera utzi da. Horrela, Erasmus Mundus (EBtik kanpoko herrialdeentzat zabalik) masterreko titulazio bateratuak, nazioarteko titulazio bikoitzak, ezagutzaren aldeko itunak eta arloko gaitasunerako itunak aztertu dira, besteak beste.
Alde horretatik, bost ikertzailek 2. Ekintza Gakoren (berrikuntzarako eta praktika onak trukatzeko lankidetza) barneko Erasmus + programaren proiektuen lau adibide aurkeztu dituzte. NUPeko 3 proiektu dira, hain zuzen: LASALUS (helburua duena Latinoamerikako unibertsitateetan osasun zentroen kudeaketa profesionalizatzeko curriculum bat garatzea, zeinak bere baitan hartzen baititu Europako eta Amerika Zuriko sei herrialde), Blanca Marín Fernándezek eta Nelia Soto Ruizek aurkeztuta; MEDSOL (eguzki energiari buruzkoa, Europako eta Ipar Afrikako herrialde batzuek parte hartzen dutela), Rafael Rodríguez Tríasek aurkeztuta; eta MED-Health (osasunari buruzkoa, Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Europako sei herrialderekin), Francisco Guillén Grimak aurkeztuta. Azaldu den azken proiektua Euskal Herriko Unibertsitatearena da: IESRES (energia berriztagarriari buruz),José Manuel López Guedek aurkeztu duena.
Jardunaren bigarren zatia titulazioei buruz izan da. Horrela, Begoña Ballaz Torresek (NUPeko Nazioartekotze eta Lankidetza Ataleko burua) eta Xavier Ferré Grauk (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa) Erasmus Mundus masterrekoak aztertu dituzte; eta Enrique Armendáriz Íñigok (NUPeko Nazioartekotzeko Errektoreordetzako Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako arloko zuzendaria), Diana Puigserver Cuerdak (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Miguel Calvo Melerok (Euskal Herriko Unibertsitatea) aztertu dituzte nazioarteko titulazio bikoitzak.
Jardunaldiak grabatu egin zituzten, eta helbide hauetan daude erabilgarri:
https://upnatv.unavarra.es/pub/presentacion-erasmus-plus-2016
https://upnatv.unavarra.es/pub/begona-ballaz
https://upnatv.unavarra.es/pub/blanca-marin
https://upnatv.unavarra.es/pub/rafael-rodriguez
https://upnatv.unavarra.es/pub/francisco-guillen
https://upnatv.unavarra.es/pub/jose-manuel-lopez
https://upnatv.unavarra.es/pub/begona-ballaz-2
https://upnatv.unavarra.es/pub/xavier-ferre
https://upnatv.unavarra.es/pub/enrique-armendariz
https://upnatv.unavarra.es/pub/diana-puigserver
https://upnatv.unavarra.es/pub/miguel-calvo