Joan eduki nagusira

zoom Gaur goizean unibertsitateko komunitateko kideen parte-hartzearekin egin diren erreibindikazio-ekitaldien une bat

Gaur goizean unibertsitateko komunitateko kideen parte-hartzearekin egin diren erreibindikazio-ekitaldien une bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Unibertsitateen 9 Taldea (G-9) osatzen duten gainerako unibertsitateekin batera, erakunde manifestu bat egin dute Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta.  Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gaur, ostirala, azaroak 25, aldarrikatu zuen Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egun.

Bestalde, NUPeko ikasle-elkarteek eguerdiko 12:00etan performance bat egin dute (erreibindikazio-antzezpen txiki bat) errektoretzako eraikinaren aurrean, eta gero kontzentrazio bat egin dute Liburutegiko plazan. Bertan parte hartu dute NUPeko sindikatuek eta Unibertsitateko langileek, eta emakumeen aurkako indarkeria arbuiatu dute bere forma guztietan.

G-9k modu bateratuan egindako dokumentuan esaten da genero-indarkeria dela "emakumeen eta gizonen artean oraindik dagoen desberdintasunen adierazpen basatietako bat", eta aldi berean nabarmentzen da unibertsitatearen zeregina Unibertsitateko Komunitateko kide guztiek izan behar dituzten balioak transmititzeko, eta sentsibilizazio horrek helburu hauek izan behar ditu: genero-indarkeria eguneroko berria bihur dadin galaraztea; jarreretan eta kontzientzietan heztea eta konpromiso argi eta benetakoak geureganatzea erakunde-erantzukizunen esparruan.

G-9ren hiru konpromiso

G-9ren baterako manifestuak hiru konpromiso dauzka: lehenik, taldea osatzen duten unibertsitateek sarean lan egiten jarraitzeko borondatea; bigarrenik, sexu-jazarpenaren aurkako protokoloak egin edo garatzeko beharra aitortzea, eta azkenik erakundearteko aliantzak ezartzea NBEk aldarrikatutako gure mundua Aldatzeko 17 Garapen Helburuak (AGH) lortzeko.

Bigarren konpromisoari dagokionez, gogoratu behar da NUPek aurreko urrian onetsi zuela jazarpen psikologiko, sexu-jazarpen eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloa. Protokoloak jokabide-ereduak zehazten ditu  gisa honetako egoerak gertatzen direnerako, eta prebentzioa azpimarratzen du.

Bestalde, gogoratu behar da Unibertsitateko Berdintasun Unitateak jarduerak garatu zituela urte osoan,  genero berdintasunean prestatzera eta emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzera bideratuak. Alde horretatik, material didaktikoak argitaratu dira, irakasleentzat erabilgarri jartzen direnak, eta zehazki "Bortxametroa" deritzanak ikusizko moduan azaltzen ditu genero-indarkeriaren gradazio desberdinak, arinenetatik larrienetara, arazoa bere osotasunean ezagutzeko. Horrez gainera, prestakuntza jarraitu espezifikoa eskaintzen da urte osoan irakasle eta ikertzaileak genero ikuspegia aplika dezaten beren eguneroko zereginean. Jarduera horiek ezagutu edo haietan parte hartzeko, deitu Berdintasun Atalera 948166299 telefono zenbakira edo unidadigualdad@unavarra.es helbide elektronikora.