Enpresa Berrikuntzako Mintegian parte hartzen ari diren ikasle talde bat, Iosune Pascual Azcáraterekin (NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioko kudeatzailea), Ignacio Ugalde Barbería eta Javier Merino Díaz de Ceriorekin (ezkerretik eskubra, irudiaren erdian) batera
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hasiera eman dio Enpresa Berrikuntzako Mintegiaren XXII. edizioari. Hau Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak antolatzen duen ekimen bat da, unibertsitate komunitateko ekintzailetza espiritua bultzatzeko egiten dena. Hasierako ponentzia Ederlan Fagor Tafalla S. Coop enpresako zuzendaritza kontseiluko eta giza baliabideen zuzendari Ignacio Ugalde Barberíak egin zuen. Hitzaldiaren izenburua hauxe izan zen: "Gizarte ekonomia: konpromisoa pertsonekin".
NUPeko Enpresen Kudeaketako Saileko Javier Merino Díaz de Cerio irakasleak zuzendu eta Unibetsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen duen Enpresa Berrikuntzako Mintegiaren helburua unibertsitate komunitateko ekintzailetza espiritua bultzatzea da. Horretarako, zenbait gradutako ikasleen eta beren berrikuntza-nahiarengatik enpresa-ehunari egiten dioten ekarpenarengatik nabarmenak diren zenbait enpresetako zuzendaritza taldekoen arteko topagune bat sortu du.
Mintegian jarduera batzuk egingo dira. Horien artean, enpresa munduan ospea duten profesionalek emandako hitzaldi-eztabaidak, edo eta negozio ideiak sortzeko sormen-lantegiak daude. Gainera, ikasleek amaierako lan bat egin behar dute, eta saioetara joateaz gain, aipatu lana aurkezten dutenek hautaketa libreko bi kredituren aitorpena eskatzen ahalko dute.
Ikasle parte-hartzaileak
Hauek dira Enpresa Berrikuntzako Mintegiaren XXII. edizioan parte hartzen ari diren ikasleak, ordena alfabetikoan jarrita eta egiten ari diren gradua ere aipatuz: Itziar Aldaia Galarreta (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), Alberto Alvero Bermejo (Telekomunikazo Teknologietako Ingeniaritza), Ariane Andueza Pacheco (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Pablo Arbizu Urra (Industria Teknologietako Ingeniaritza, Andrea Ayerra Navarro (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Irina Raquel Balegas Ricardo (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Gonzalo Bastida Larraga (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza), Elena Alexandra Chitu (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Daniel Cuesta Castañeda (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Andrea Echarte Zarranz (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Elisa Fernández Jiménez (Telekomunikazo Teknologietako Ingeniaritza), Lorea Garaikoetxea Eseverri (Ekonomia), Javier Genicio Cerezo (EAZ), Raquel González Ariztegui (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Víctor Iriarte Yeregui (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza), Alejandro Ochoa García (Telekomunikazo Teknologietako Ingeniaritza), Dayanna Ochoa Ordóñez (EAZ), Javier Pascal Jaso (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Amaia Plaza Márquez (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Patricia Sevillano Sánchez (Zuzenbidea), Andoni Sucunza Bustingorri (Industria Teknologietako Ingeniaritza) eta Esteban Velasquez Rada (EAZ).
Master ikasleei dagokienez, hauek dira egon direnak: Carmen Bobo Guardamino (Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran) eta Catherine Amaya Córdova, Ximena Carrillo Palma, Marcelo Israel Chávez Alcívar, Silvia Echarte Gallardón, Paulino Ferrel León, Christian Esteban Figueroa Alcívar, Álvaro Fuertes Etayo, Estíbaliz Garralda Pascual, Eva Portocarrero Sánchez, Fangzhu Pu, Marcela Belén Ríos Fernández, Engel Manuel Villa Valdez eta Xinya Zhao, denak Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan masterreko ikasleak.