Joan eduki nagusira

zoom Karbohidratoen Metabolismoko ikerketa taldea. Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera): Goizeder Almagro, Kinia Ameztoy, Francisco Carreto, Pablo García, Ángela Sánchez, Rosa Navarro eta Oihana Cabodevilla. Beheko lerroan (ezkerretik eskuinera): Francisco José Muñoz, Javier Pozueta, Adriana Ricarte eta Abdellatif Bahaji. Edurne Baroja eta Marouane Baslam falta dira.

Karbohidratoen Metabolismoko ikerketa taldea. Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera): Goizeder Almagro, Kinia Ameztoy, Francisco Carreto, Pablo García, Ángela Sánchez, Rosa Navarro eta Oihana Cabodevilla. Beheko lerroan (ezkerretik eskuinera): Francisco José Muñoz, Javier Pozueta, Adriana Ricarte eta Abdellatif Bahaji. Edurne Baroja eta Marouane Baslam falta dira.

Mikroorganismo sorta handi bat, onddo eta bakterio fitopatogenoak barne, landareen hazkundea, loraketa eta erreserba substantzien metaketa sustatuko duten konposatu hegazkorrak igortzeko gai da, Agrobioteknologia Institutuko (IdAB) ikertzaileek zuzendu duten ikerketa batek frogatu duenez. Institutua  Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eta Nafarroako Gobernuaren arteko zentro misto bat da.

Hazkuntzen errendimendua modu iraunkorrean hobetzen aplika liteke aurkikuntza, eta ohiko tratamendu agrokimikoen alternatiba gisa eta landareen eta landareen eta  mikroorganismo onuragarrien andui kopuru mugatu baten arteko interakzioa sustatzen. Emaitzak bi artikulutan argitaratu dira  “Plant Cell and Environment” eta “Plant Physiology” aldizkarietan.

 IdABeko Karbohidratoen Metabolismoa ikertzen duen taldeak egin du lana. Taldea kide hauek osatzen dute: Javier Pozueta Romero (CSICeko Ikerketa irakaslea), Edurne Baroja Fernández eta Francisco José Muñoz Pérez (biak CSICeko zientzialari titularrak), Goizeder Almagro Zabalza eta Abdellatif Bahaji (biak kontratupeko doktoreak), Ángela Sánchez López (proiektu honen kontura kontratatua) eta Pablo García Gómez, Adriana Ricarte Bermejo eta Kinia Ameztoy del Amo (hirurak doktoretza aurreko bekadunak), eta Marouane Baslam (doktoretza ondoko egonaldi bat egiten ari da Niigatako Unibertsitatean, Japonian).

Kontzeptu berria

“Ikerketa honek lehenengo aldiz proposatzen du ‘Zomorro txarrak, langile onuragarriak’ kontzeptua. Kontzeptuaren arabera, mikroorganismo ez onuragarriek ahalmen bioteknologiko handiko substantzia estimulagarrien aztertu gabeko eta etorkizun handiko harrobi bat dira”, azaldu du Javier Pozuetak, CSICeko ikertzaileak Agrobioteknologia Institutuan.

Horrez gainera, artikuluek jasotzen dituzte ikerketa batzuen emaitzak. Landareek ikuspegi antropozentriko batetik "txartzat" edo "ez onuragarritzat" hartzen diren mikroorganismoek igorritako konposatu hegazkorrei emandako erantzun "positiboan" parte hartzen duten mekanismo biokimiko eta molekularrei buruzkoak dira ikerketa horiek. 

Ikerketek frogatzen dute mikrobio-konposatuek eragin positiboa dutela landareak airearen CO2 (karbono dioxidoa) biomasa bihutzeko duen gaitasunean. Lana bat dator organismoak “Infokimiko”  edo substantzia "mezularien" bidez elkar lotuta edo komunikatuta daudela dioen ideiarekin.

Aurkikuntza azterketa bide probetxugarria da, munduko populazioa hazten eta landu daitezkeen  eremuak  pixkanaka murrizten ari direnez, elikagaien eskaria gero eta handiagoa baita.

Palackýko Unibertsitateko (Txekiar Errepublika) Centre of the Region Haná for Biotechnological and Agricultural Research-eko ikertzaleekin lankidetzan egin da lana CSICek finantzatutako i-LINK+ programako I-LINK 0939 nazioarteko proiektuko lankidetza esparruaren barruan, nazioarteko zientzia lankidetza sustatzeko.