Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren bidez, jardunaldi bat antolatu du urriaren 17rako, astelehena, "Gizarte Erantzukizun Korporatiboa. Zergatik eta zertarako?" izenburuarekin. Helburua da ikuspegi honek enpresen kudeakeran daukan erabilgarritasuna ezagutaraztea. Gainera, Unibertsitateko Aditua Erantzukizun Sozial Korporatiboan (ESK) titulua aurkeztuko da, aurten lehen aldiz ematen dena eta azaroan ematen hasiko dena.
Saioa 9:30etik 11:30era izango da, Zientzia Juridikoen Fakultateko Ada Byron aretoan (Arteak eraikina), erakinaren sotoan dagoena. Bertan auzi hauek aztertuko dira: administrazio publikoetan ESK delakoa nola aplikatu, enpresa-unibertsitate binomioaren garrantzia eta gainera kasu jakin bat aztertuko da, Josenea enpresarena.
Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek "online" eman behar dute izena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu edo idatzi Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren Prestakuntza Arlokoei. Telefonoak: 948 16 9770 eta 948 16 9813, eta helbide elektronikoa: fundacion.formacion@unavarra.es; edo joan Unibertsitatearen webgunera.
NUPen Aditua ESKn titulua
Jardunaldian Unibertsitate Aditua ESKn titulua aurkeztuko da. Lehen aldiz emango da NUPen ikasturte honetan, eta bost modulu ditu (denetara 15 kreditu) , zeinak egiten ahal baitira era independetean espezializazio ikastaroen moduan. Horrela, 0 modulua erantzukizun sozial korporatiboen oinarri teorikoak azaltzeko erabiliko da, eta gainerakoek haren beste alderdi guztiek hartzen dituzte aintzat. Zehatz esateko, 1. moduluak ekonomiaz dihardu, 2.ak ingurumenaz, 3.ak arlo sozialaz, eta 4.ak ospeaz, komunikazioaz eta jasangarrirtasun-memoriez.
Sagrario Anaut Bravok eta Idoya González Gorriak (NUPeko Gizarte Laneko irakasleak) zuzentzen eta koordinatzen dute titulua, unibertsitateko tituludunentzat eta enpresa eta administrazio publikoetako profesionalentzat bideratzen dena. Irakasle-taldea NUPeko eta beste unibertsitate batzuetako diziplina anitzeko irakasleek, ospe handiko profesionalek eta Nafarroako eta beste erkidego batzuetako adituek osatzen dute.
Erantzukizun sozial korporatiboa enpresaren (publikoa edo pribatua) kudeaketa integralerako modu bat da, erakundearen jarduerak sortzen dituen eraginak (gizakiengan, gizartean eta ingurumenean) kudeatzen dituena, eta ekonomia-errendimenduaz harago joan nahi duena.