Joan eduki nagusira

zoom Nieves Candela Osés ingeleseko irakaslea bi ikasleri arreta ematen ari da NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia. Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du ikastegia.

Nieves Candela Osés ingeleseko irakaslea bi ikasleri arreta ematen ari da NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia. Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du ikastegia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen duen tituludunentzako praktika programak parte-hartzaileen % 61 lanean sartzea lortu du 2015. urtearen jardueren txostenak ematen dituen datuen arabera. Aipatu ekitaldian, osotara 1.418 tituludunek eta ikasleek egin zituzten praktikak enpresetan. 

Osotara, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak 4.157.068 euro jaso zituen enpresa eta erakundeetatik praktiketako ikasleentzat eta tituludunentzat, eta 713.779 euroko diru-sarrera jaso zuen praktiken eta enplegu eskaintzen kudeaketagatik.

Prestakuntzaren esparruan, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak osotara 2.505 pertsonaren izena eman zuen bere etengabeko prestakuntzako 129 jardueretan (espezializazio ikastaroak eta beste ikastaro batzuk profesionalentzat) eta graduondoko ikasketa berekietan (Unibertsitatearen titulu berekiak), 280 irakasle lankiderekin.

Halaber, Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren mendekoa den Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiak 1.163 ikasle izan zituen ikasturtean zehar, ingelesean, frantsesean, alemanean eta atzerritarrentzako espainieran, eta ikastegi horrek kudeatzen dituen hizkuntza gaitasuna frogatzeko azterketa ofizialetan  (ingeleseko TOEFL, frantseseko DELF/DALF eta espainierazko DELEF) 1.201 pertsonak parte hartu zuten.

Azkenik, A3U- Alumni Programak, Unibertsitatearekin lotura daukaten eta fakultate edo eskolekin edo elkarrekin harremana izaten segitu nahi duten pertsonak biltzen dituenak, 844 pertsona zeuzkan izena emanda 2014-2015 ikasturtearen bukaeran.