Joan eduki nagusira

zoom Goiko lerroa (ezkerretik eskuinera): Pablo Sanchis Gúrpide, José Luis Rodríguez, Manuel Escudero Sánchez y David Astrain Ulibarrena. Beheko lerroa (ezkerretik eskuinera): Adrián Hernández Basterra, Iñaki Ojer Palacios, Carlos Larrea León, Alfonso Urrizburu Santos eta Asier Díez de Ulzurrun Mutilva.

Goiko lerroa (ezkerretik eskuinera): Pablo Sanchis Gúrpide, José Luis Rodríguez, Manuel Escudero Sánchez y David Astrain Ulibarrena. Beheko lerroa (ezkerretik eskuinera): Adrián Hernández Basterra, Iñaki Ojer Palacios, Carlos Larrea León, Alfonso Urrizburu Santos eta Asier Díez de Ulzurrun Mutilva.

Carlos Larrea León, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Ingeniaritzako Masterreko ikaslea da, eta Industria Teknologietako Ingeniaritzako Gradu Amaierako Lanen I. Gamesa Saria eskuratu du. Unibertsitateko Energia Berriztagarrien Katedrak eta aipatu energia-enpresak egiten dute sariaren deialdia. Saria lortu duen lana, ingelesez idatzi eta defenditu zen joan den ekainean eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko Andoni Urtasun Erburu irakasleak zuzendu zuen. Lanaren funtsa da bihurgailu eraginkorrago bat diseinatzea modulu fotovoltaikoen potentzia erregulatzeko. Saria izan da NUPeko Industria Ingeniaritzaren Unibertsitate Masterraren lehen ikasmailako matrikula ordaintzea.

Joan den ikasturtean Industria Teknologietako Ingeniaritzaren gradua amaitu zuten hamabost ikasle aurkeztu dira sarian. Epaimahaiak horietako bosten lanak aukeratu zituen: Asier Díez de Ulzurrun Mutilva, Adrián Hernández Basterra, Iñaki Ojer Palacios eta Alfonso Urrizburu Santos, eta Carlos Larrea, jakina. Finalistek aurkezpen bat egin behar izan zuten epaimahai baten aurrean. Epaimahaiko kideak hauek izan ziren: Manuel Escudero Sánchez eta José Luis Rodríguez Izal Gamesako ingeniariak eta NUPeko David Astrain Ulibarrena (Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila) eta Pablo Sanchis Gúrpide (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saila).

NUPeko Energia Berriztagarrien Katedra 2010ean sortu zen, lankidetzarako esparru-hitzarmen bati esker. Hitzarmena Unibertsitatearen eta Acciona Energía, Acciona Windpower, Gamesa, Ingeteam enpresen eta CENER delakoaren artean izenpetu zen, ikerketa eta irakaskuntza jarduera batera egiteko.