Joan eduki nagusira

zoom Ikasle mentoreak NUPen prestakuntza saioa bat hasi baino lehenago.

Ikasle mentoreak NUPen prestakuntza saioa bat hasi baino lehenago.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren bidez, abian jarri du ikasturte honetan Mentoretza Programa. Haren bidez graduko azken ikasmailetako ikasleek informazioa eta aholkularitza ematen dizkiote beren karrerako lehen ikasmailako ikasle talde bati administrazio eta irakaskuntza kontuei buruz. Talde bakoitzean zazpi ikasle daude, gehienez. Hamalau titulaziotako 23 ikasle, guztira, mentore ari dira ekimen honetan. Lehen ikasmailako ikasleek irailaren 16ra arte, ostirala, daukate epea mentoretza eskatzeko, eta horretarako "online" inprimaki bat bete behar dute Unibertsitatearen web-orrialdean.

Mentoreek irailetik martxora bitartean garatzen dute beren egitekoa. Horretarako honako hauen laguntza daukate: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza, bere Fakultatea edo Ikastegia, Unibertsitate Arretarako Unitatea eta Ikasleen Kontseilua. Izan ere, ikasturtea baino lehen, hiru prestakuntza-egun eduki dituzte, eta egun horietan Unibertsitatean arazoei konponbidea bilatzeko modua, unibertsitateko ikasleentzako ikasketa-teknikak, ahozko komunikazioa, lana antolatzeko estrategiak, enpatia, motibazioa eta ikuspegi positiboa bezalako gaiak ukitu dituzte. Urrian gradu araudiari eta alderdi administratiboei buruzko lantegi batean hartuko dute parte.

Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortzen ahal dituzte, gehienez, eta konpromisoa hartzen dute mentoretzan daukaten ikasle-taldearekin hiru bilera edukitzeko udazkeneko seihilekoan, eta beste bi udaberrikoan. Konpromisoa hartzen dute, halaber, ikasleengan independentzia eta unibertsitate autonomia bultzatzeko, lan eta ikasketa ohitura eraginkorrak gara ditzaten. Amaieran, mentoretzapean dauzkaten ikasleek ebaluatuko dituzte.

Mentore diren ikasleen zerrenda

Hauek dira parte hartzen duten duten ikasle mentoreak, alfabeto hurrenkeran: Joffre Alcívar Riera (Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza), María Ángeles Azparren Arteaga (Irakasletza, Lehen Hezkuntza), Daniel Cerdán Vélez (Informatika Ingeniaritza), Javier Chocarro Álvarez (Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza), Álvaro Díaz Sorell (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), David Elizondo Martínez (Industria Teknologien Ingeniaritza), Tamara Enciso López (Ekonomia), Leticia Fernández Martínez (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza), Saioa Gómez Roncal (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza), Sandra González Cubilla (Industria Teknologien Ingeniaritza), Anne Lanz Ayerza (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Sara Las Heras Echarte (Zuzenbidea), Leyre Lecumberri Alzueta (Erizaintza), Paula López Jiménez (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza), Inés Matellanes Muruzábal (Gizarte Lana), Xiomara Méndez Bernal (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza), Julen Montilla Colás (Ekonomia), Joselín Naranjo Armijos (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Cristina Soto Sánchez (Zuzenbidea), Pablo Urdánoz Pérez (Informatika Ingeniaritza), Julen Urízar Compains (Irakasletza, Lehen Hezkuntza), Karen Valencia Navascués (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza) eta Leire Vigor Olmos (Ingeniaritza Mekanikoa).