Joan eduki nagusira

zoom Alfonso Carlosena errektorea, hitzaldia ematen.

Alfonso Carlosena errektorea, hitzaldia ematen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ostiral honetan, irailak 9, ospatu du 2016-2017 ikasturtearen hasiera ekitaldia. Ekitaldian, Alfonso Carlosenak finantzabide-eredua hobetzea eskatu du erakundearen Plan Estrategikoaren proiektuei ekin ahal izateko. Errektoreak eta Uxue Barcos Berruezo Nafarroako Gobernuko buruak zuzendu dute ekitaldia. Foru Komunitateko agintari nagusiak  eta unibertsitateko komunitateko kideak ere bertan izan dira. José Luis Iriarte Ángel NUPeko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak eman du hasierako ikasgaia: "Nazioarteko negozioak eta giza eskubideak".

Hitzaldian zehar, errektoreak azaldu du zein izan diren bere lehenengo urte honetan lortu dituen helburuak, Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta gizarte eragileekin. Horiean artean hauek azpimarratu ditu: gero eta gehiago direla enpresetan praktika curricularrak egiten dituzten ikasleak; Nafarroako zentro teknologikoekin hitzarmenak lortu direla ikerketa, prestakuntza eta doktoretzarako; Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioarekin ikerketa biosanitariorako zentro bitarikoa sortu dela, eta NUPeko Ikerketa Institutuek (INAMAT, ISC, INARBE eta IS-FOOD) enpresekin eta Komunitatearentzat estrategikoak diren proiektuen administrazioarekin egin duten lana.

zoom Ekitaldiaren irudi bat.

Ekitaldiaren irudi bat.

Carlosenak esan du, halaber,  Unibertsitatearen erronketako bat dela finantzabide-eredua hobetzea, Plan Estrategikoak (2016-2019) ezartzen dituen proiektuei ekin ahal izateko, eta horien artean, prestakuntza eskaintza handiagotzea, ikerketa bultzatzea zenbait arlotan, talentua atzeman eta atxikitzea, edo hiriaren erdi aldera zabaltzea. "Uniberstitate publikoak inguruan aberastasuna sortzen lagundu behar du, eta beharrezkoa du aberastasun hori berari laguntza emateko berriz inberti dadin", baieztatu du errektoreak.

Hasierako ikasgaia

José Luis Iriarte Ángel katedradunak hasierako ikasgaian,  azalduko du nola jokatzen duten mendebaldeko zenbait enpresak berenak ez diren herrialdeetan, gehiegikeriazko lan-baldintzak ezarriz, ingurumenaren aurkako atentatuak eginez edo eskubide zibil eta politikoak urratuz.

"Enpresa batek, harrera egiten dion atzerriko herrialdearekiko eta lehengaiekiko lotura ahula denean, eta beraz bere inbertsioa oso mugikorra denean enpresarentzat abantailarik handiena ematen duten gizarte-baldintzen arabera, joera daukala lan-eskubideak urratzeko, eta gehiegikeriazko lan baldintzak ezartzeko (haur-lana, segurtasunik gabeko instalazioak, instalazio osasungaitzak, soldata irrigarriak eta abar)", adierazi du. Praktika hauek ohikoak dira ehungintzaren alorrean eta kirol-produktuen fabrikazioan. Aldiz, ustiatzen duten lehengaiaren kokapenak biziki baldintzatzen dituen multinazionalek, edo erabiltzen duten instalazioaren edo azpiegituraren kokapenak baldintzatutakoek, hau da, erauzketa-multinazionalek (meatzaritzakoak edo petroliokoak), obra publikoak egiten dituztenek eta nekazaritzakoek, askotan jokabide are larriagoak izaten dituzte, esaterako eskubide zibil eta politikoen bortxaketa (populazioen gogoz kontrako desplazamenduak, gobernu diktatorialei laguntza ematea eta are ezartzea, legediaz kanpoko hilketak, e.a.), baita ingurumenaren aurkako atentatu handiak edo masa-toxikazioak ere.

zoom José Luis Iriarte Ángel katedradunak hasierako ikasgaia eman du.

José Luis Iriarte Ángel katedradunak hasierako ikasgaia eman du.

Hizlariak errepasatu ditu jokabide horiek galarazteko edo arintzeko mekanismo juridikoak, esaterako Nazio Batuen Jarraibide Nagusiak enpresei eta giza eskubideei buruz. Gainera, enpresek hartzen dituzten prebentziozko neurriak azaldu ditu, esaterako gizarte erantzukizun korporatiboa (GEC), etiketak jartzearen, gizarte eta ingurumen txostenen, jokabide-kodeen eta gardentasunaren bidez. Azkenik, epaitegietatik kanpo kaltetuen eta enpresen artean lortu diren hitzarmen batzuen berri eman du, baita gaiari buruzko jurisprudentziarik berriena ere.

Hasiera ekitaldian, 2016ko NUP Alumni nabarmenaren I. Saria  eman zaio Pablo Rodríguez Rodríguezi.Telekomunikazio Ingeniaritzako tituluduna da eta Telefónica Alpha espainiar multinazionalaren epe luzerako ikerketa eta berrikuntza unitateko kontseilari delegatua.

Halaber, omenaldia egin zaie gure erakundean 25 zerbitzu urte bete dituzten pertsonei (horietako 33 irakasleak dira, eta 32 Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak), eta 2015eko irailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31 bitartean erretiroa hartu duten 12 langileei.

Bertaratu diren agintariak

Errektoreaz eta Nafarroako Gobernuko lehendakariaz gainera, bertan izan dira Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; eta Carmen Alba Orduna Nafarroako Gobernuko delegatua. Haiekin batera bertaratu dira Nafarroako Gobernuaren bi lehendakariordeak, Manu Ayerdi Olaizola (Garapen Ekonomikokoa) eta Miguel Laparra Navarro (Gizarte Eskubideetakoa), eta kontseilari hauek: Mikel Aranburu Urtasun (Ogasuneko eta Finantza Politikakoa); María José Beaumont Aristu (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziakoa); Ana Ollo Hualde (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetakoa); José Luis Mendoza Peña (Hezkuntzakoa); Fernando Domínguez Cunchillos (Osasunekoa); Ana Herrera Isasi (Kultura, Kirol eta Gazteriakoa); eta Isabel Elizalde Arretxea (Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumenekoa).

Haiei gehitu zaizkie Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea; Eneko Larrarte Huguet Tuterako alkatea; eta Arturo Goldaracena Asa Tafallako alkatea. Era berean, bertan izan dira Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako arartekoa; Joaquín Galve Sauras Nafarroako Auzitegi Nagusiko burua; eta José Antonio Sánchez Sánchez-Villares Nafarroako Goi Fiskaltzako fiskala.

Zenbait talde politikotako diputatu, senadore eta parlamentari, Iruñeko zinegotzi eta erakunde ekonomiko eta sozialetako ordezkariez gain, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak ere bertaratu dira, esaterako Juan Cruz Alli Aranguren eta Yolanda Barcina Angulo, zeinak, katedraduna denez, desfilatu egin baitu, toga eta guzti. Guztira, 350 bat pertsona bertaratu dira ekitaldira.

zoom NUPen lanean 25 urte eman dituzten langileak.

NUPen lanean 25 urte eman dituzten langileak.

Irakaskuntza esparrutik, bertan izan dira Julio Lafuente López eta Antonio Pérez Prados Nafarroako Unibertsitate Publikoko aurreko errektoreak; Alfonso Sánchez Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektorea; Fernando Plazaola Muguruza EHUko errektoreordea; eta UHUNeko zuzendaria Tuteran, Luis J. Fernández Rodríguez, eta UHUNeko Iruñeko idazkaria, Covadonga Romero Blázquez.

Segizio Akademikoaren desfilea

Ekitaldia 12:00etan hasi da, Sario eraikineko Fernando Remacha ikasgelan. Hasteko, segizio akademikoaren desfilea izan da, aurretik Alazne Antón Olóriz (Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea) banderaduna zihoala. Irakasle togadunen taldea aretoan sartu da Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldeak "Erresuma Sartzeko Martxa" (anonimoa, XVIII. mendea) jotzen zuen bitartean. Gero, Inés Olaizola Nogales Unibertsitateko idazkari nagusiak 2015-2016 ikasturteari dagokion oroitidazkiaren laburpena irakurri du.

zoom Pablo Rodriguez Rodriguez Telekomunikazio ingeniari eta Telefónica Alpha-ko kontseilari delegatuak Alumni Nabarmenaren I. Saria jaso du errektorearen eskutik.

Pablo Rodriguez Rodriguez Telekomunikazio ingeniari eta Telefónica Alpha-ko kontseilari delegatuak Alumni Nabarmenaren I. Saria jaso du errektorearen eskutik.

Azkenik, Uxue Barkos Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariak bere hitzaldia irakurri du, eta hasiera ofiziala eman dio 2016-2017 ikasturteari.

Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldearen eskutik egon da, Miguel Sansiñena Vergararen batutaren zuzendaritzapean; eta  Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzaren eskutik, Juan Gaínza Berro zuzenduta. Pieza hauek interpretatu dituzte: “Esta tierra” (J. Busto), “Segalariak” (J. Elberdin), “Muié Rendêra” (C.A. Pinto Fonseca), “Gaudeamus Igitur”, “Los chicos del coro” (B. Coulais) eta Dance” (T. Susato).

2016-2017 ikasturteko hasiera ekitaldiko bideoa esteka honetan ikusten ahalko da: https://upnatv.unavarra.es/vc/apertura-curso-2016-2017

José Luis Iriarte Ángelen hasierako ikasgaiaren irakurketaren une bat. José Luis Iriarte Ángelen hasierako ikasgaiaren irakurketaren une bat.
Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia, jarduerei buruzko oroitidazkia irakurtzen. Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia,  jarduerei buruzko oroitidazkia irakurtzen.
Ekitaldiaren irudi bat. Ekitaldiaren irudi bat.
NUPek Pablo Rodriguez Rodriguez Telekomunikazio ingeniaria, Alumni Nabarmenaren I. Sariaren irabazlea. NUPek Pablo Rodriguez Rodriguez Telekomunikazio ingeniaria, Alumni Nabarmenaren I. Sariaren irabazlea.
Alfonso Carlosena errektorea, Uxue Barkos lehendakariarekin eta Ainhoa Aznárez Parlamentuko buruarekin. Alfonso Carlosena errektorea, Uxue Barkos lehendakariarekin eta Ainhoa Aznárez Parlamentuko buruarekin.
Bertaratutakoen irudi bat. Aurreko aldean, Unibertsitate komunitateko kideak. Bertaratutakoen irudi bat. Aurreko aldean, Unibertsitate komunitateko kideak.
Aurreko aldean, Iruñeko eta Nafarroako agintariak. Aurreko aldean, Iruñeko eta Nafarroako agintariak.
Segizio Akademikoaren desfilea, ekitaldia hastean Segizio Akademikoaren desfilea, ekitaldia hastean
Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldearen eskutik eta Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzaren eskutik joan da. Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldearen eskutik eta  Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzaren eskutik joan da.
Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak zenbait musika pieza abestu ditu. Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak zenbait musika pieza abestu ditu.
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Metalen taldea, jotzen ari zirenean. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Metalen taldea, jotzen ari zirenean.
1 / 2
Acto de apertura del curso acad