Joan eduki nagusira

zoom Kirol praktika NUPeko instalazioetan.

Kirol praktika NUPeko instalazioetan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ireki du epea unibertsitateko komunitateko kideek izena eman dezaten 2016-2017 ikasturteko udazkeneko seihilekoan programatuta dauden 17 kirol jardueretarako. Jarduera horietan 721 ikaspostu eskainiko ditu NUPek. Izen-ematea Interneten bidez egingo da NUPeko web-orrialdearen bidez edo Kirol Atalera joanda,  Arrosadiko campuseko Sekuoia eraikinean (9:00etatik 14:30era). Erakunde honetakoak ez direnek irailaren 14tik aurrera emango dute izena, ikaspostu hutsak geratzen badira. Jarduerak hil honen 15etik 19ra bitartean hasiko dira.

Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak, bere Kirol Atalaren bidez, jarduera hauek antolatu ditu:  aerobika, body tonua, kirol entrenamendua, guztizko entrenamendua, eskalada (hiru mailekin: hastapenak, garapena eta hobekuntza), mantentze-gimnastika, kick boxing, igeriketa, igeriketa sinkronizatua, pilates, spinning, triatloia, tenisa, TRX, boleibola, waterpoloa eta zunba.

Jarduera horiek unibertsitateko komunitateko kide guztiei zuzenduta daude, eta, batez ere, ikasleei, irakaskuntza kredituak eskura ditzaten. Zehazki, kirol jarduerak egiteagatik, graduko ikasleek ECTS kreditu bat eskuratzeko aukera dute seihileko bakoitzean, eta gehienez ere sei kreditu eskuratzekoa karrera osoan zehar, eta aukerako kreditu gisa aitortuko dira, betiere 22 saiotara joan badira.

Jarduera bakoitza egin ahal izateko, izena ematen dutenen kopurua, gutxienez, eskainitako postu kopuruaren erdia izango da.

Ordutegien eta taldeen zerrenda osoa  Unibertsitatearen webguneko Kirol atalean dago kontsultatzeko.