Joan eduki nagusira

zoom Aurreko urtean Nafarroako Parlamentuan egindako Batxilergoko Eztabaida Torneoko finalaren irudi bat,

Aurreko urtean Nafarroako Parlamentuan egindako Batxilergoko Eztabaida Torneoko finalaren irudi bat,

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Parlamentuak antolatutako Batxilergoko VII. Eztabaida Torneorako deialdia egin dute. Lehiaketa urriaren 14 eta 15ean egingo da. Batxilergoko ikasketak ematen dituzten Foru Erkidegoko ikastetxeei (publikoak eta hitzartuak) zuzenduta dago. Inkripzio epea irailaren 28ra arte egongo da irekita, eta Arrosadiko campuseko ikasgelategian dagoen Kultura Jardueren Ataleko bulegoan egin behar da, edo actividades.culturales@unavarra.es posta elektronikoko helbidera inprimaki bat bidaliz.

Ikastetxe bakoitzak talde bakar batekin parte hartuko du, eta 2. mailako Batxilergoko ikasleek osatuko dute taldea. Gutxienez hiru kide eta gehienez bost kide edukiko ditu talde bakoitzak. Kideetako bat kapitaina izango da. NUPek 16 ikastetxe onartuko ditu, gehienez ere. Ikastetxeak izen-ematearen ordenaren arabera aukeratuko dira. Torneoaren irabazleei liburu elektronikoen irakurgailu bana emango diete sari gisa, eta bigarren lekuan sailkatzen direnei tablet elektroniko bana. Lehiaketaren oinarriak eta arautegia Kultura Jardueren Atalaren web-orrian daude kontsultatzeko.

Lehiaketa hau NUP eta Nafarroako Parlamentua, unibertsitateko eta Batxilergoko ikasleen artean, azken urte hauetan sustatzen ari diren eztabaida-jardueretako bat da. Batxilergoko 2. ikasmailako gazteei zuzendutako prestakuntzako eta lehiaketako ekitaldia izateko proposatzen da lehiaketa. Aukera bat da ikasleek hainbat trebetasun gara ditzaten: jendaurrean mintzatzeko trebetasunak, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo argudioak ematekoa. Beren prestakuntza pertsonalerako oso interesgarriak izateaz gain, gaitasun horiek unibertsitateko gradu ikasketei lotutako zenbait zeharkako eskumen edo eskumen orokor osatzen dituzte.

Lehiaketa

Urriaren 14 eta 15eko Batxilergoko Eztabaida Lehiaketa egin baino lehen, urriaren 7an eta 8an prestakuntza saio batzuk izango dira, parte hartuko duten taldeei orientabideak emateko eta lehiaketari buruz leuzkaketen zalantzak argitzeko.

Taldeak elkarrekin lehiatuko dira, aldez aurretik zozketaren bidez esleitu diren aurkako jarrerak defendatuz. Lehiaketan hitz egiteko txanda itxiak daude (sarrera, bi eztabaida txanda eta ondorioak), eta iraupena 34 minutukoa (17 talde bakoitzarentzat) da, gehienez ere. Irailaren 30ean jakinaraziko da zein izango den lehiaketako eztabaidarako gaia, Unibertsitatearen web-orrialdean

Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: sarrera, errefusatze eta ondoriorik onenak; taldearen jarrera, ordena, adierazitakoaren argitasuna eta erraztasuna; segurtasuna eta gaia menderatzea; inprobisatzeko gaitasuna; mintzaira diskurtsoari begira egokia izatea, eta zalutasuna erantzutean.