Joan eduki nagusira

NUPen "Zientzia tabernan" saileko bideo berriak, zeina izen bereko webgunean jarri baitute oraintsu, jakintzaren dibulgazioa aztertzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) bi ikertzaile hauekin egindako hitzaldi baten bidez: Iñigo Lasa Uzcudun, Mikrobiologia katedraduna Nekazaritzako Ekoizpeneko Sailean eta Francisco Falcone Lanas, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakaslea. NUPek berak jarri du abian ekimen hau, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) - Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, eta xede nagusia da eduki zientifiko eta teknologikoak  jende guztiarentzat zabaltzea hizkera errazean eta ulergarrian. 2014tik gaur arte zabaldu diren 21 bideoek 204.000 bisita baino gehiago eduki dituzte.

Ziklo honetako ikus-entzunezko pieza laburren elkargunea da denak taberna batean gertatzen direla. Joaquín Sevilla Moróder, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakaslea eta  Javier Armentia Fructuoso, Iruñeko Planetarioko zuzendaria, dira protagonistak. Taberna bati dagozkion elementuak erabiltzen dituzte beren esperimentuetarako, esaterako katiluak, platerak, kopak edo kafeontziak, eta hori dela-eta, beren esperimentu horiei "esperimentu tabernarioak" esaten diete. Horrela, hainbat arazo zientifikoren arrazoia aurkitzen dugu: materia iluna zer den, arratsak zergatik diren gorrixkak, zenbat denbora behar den patata bat egosteko, edo zergatik ematen duen Iruñeko Udal plazak hain handia txupinazo egunean. Gehien ikusi den lana "Zergatik lurruntzen zaizkit betaurrekoak?" izan da, kondentsazioaren fenomenoa azaltzen baita bertan. 31.938 bisita baino gehiago eduki ditu.

Ilargiaren erakarmena

zoom Bideoaren fotograma hauekin: (ezkerretik eskuinera) Francisco Falcone, Iñigo Lasa, Javier Armentia eta Joaquín Sevilla

Bideoaren fotograma hauekin: (ezkerretik eskuinera) Francisco Falcone, Iñigo Lasa, Javier Armentia eta Joaquín Sevilla

Saileko bideo berrian, Armentia eta Sevilla solasean ari dira  Unibertsitatean (Arrosadiko campuseko Jantokietako eraikinean, Iruñean) Iñigo Lasa, Miguel Servet-Navarrabiomed Fundazioaren zuzendariarekin eta  Francisco Falconerekin zientzia eta teknologia komunikatzeko zailtasun eta erronkei buruz.

Bideoak www.cienciaenelbar.com webgunean, eta http://www.youtube.com/user/cienciaenelbar Youtube kanalean daude erabilgarri.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitateak (KZU) bultzatzen du proiektua, eta Iruñeko Planetarioak eta ID punto cero tabernak laguntzen dute. Abiapuntutzat hartzen du Zientziaren Lagunen Klubak 2013an martxan jarri zituen "Zientziaren ostegunak" (gaur egun "Zientzia tabernan"), gai zientifikoak lasai eta lagunarteko giroan jende guztiarengana hurbiltzeko xedez sortu zen ekimena.