Joan eduki nagusira

zoom Truke programetako ikasle amerikarrak Mutiloako Luis Amigó ikastetxeko kideekin NUPeko Praktiketarako Etxaldean.

Truke programetako ikasle amerikarrak Mutiloako Luis Amigó ikastetxeko kideekin NUPeko Praktiketarako Etxaldean.

Guztira 3.462 lagunek bisitatu dute 2015-16 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Arrosadiko campusa ikustera, “Ateak Zabalik” izeneko programa dela-eta, horrela modua ematen baitzaie, hala egin nahi dutenei, hezkuntza erakunde honen instalazio eta zerbitzu nagusietan zehar doako ibilbide gidatua egiteko.

Bisitarien erdiak baino zertxobait gehiago (osotara 1.869 lagun)  Nafarroako Unibertsitate Publikora unibertsitateak 2016-17 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza eta instalazio eta zerbitzu nagusiak ezagutzera etorritako Bigarren Hezkuntzako 36 ikastetxetakoak dira.

Halaber, beste elkarte, talde eta pertsonalitate batzuen bisitak ere izan dira; batzuk, kanpotik etorriak, batez ere Amerikako, Europako eta Asiako herrialdeetatik.