Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Uxueko udalak, Iruñeko Planetarioaren laguntzarekin, “Uxuetik zerura”, udako ikastaroa antolatu dute. Abuztuaren 10 eta 11n egingo da herriko Pasadizo kaleko erakusketa-aretoan. Sarbidea librea da, aretoa bete arte.
Ikastaroa abuztuaren 10ean, asteazkenean, 11:30ean, hasiko da hitzaldi honekin: "Arkeoastronomia: astronomia iraganeko zibilizazioetan". María de Gracia Rodríguez Caderotek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoak, emango du. Lehenengo egunean, arratsaldez, Javier Armentia Fructuoso Iruñeko Planetarioko koordinatzaileak eta Joaquín Sevilla Moróder NUPeko irakasleak astronomiari buruzko ezagutzarik ez dutenei astronomia ulertzeko aukera ematen dien esperimentu batzuk aurkeztuko dituzte.
Abuztuaren 11ko saioan, hauek izango dira hizlariak: Fernando Jáuregui Sora, Iruñeko Planetarioko astrofisikaria, zeinak “Eguzkiaren garaieraren eta Lurraren erradioaren neurketa” eta “Zeru izartsuaren aurkezpena” hitzaldiak egingo baititu; eta Jesús Palacián Subiela katedraduna eta Patricia Yanguas Sayas irakaslea, NUPekoak, zeinek “Zeruen mekanika” azalduko baitute.
Ikastaroari amaiera emateko, Uxueko zeruaren behaketa egingo da gauez Fernando Jáureguiren eta Astronavarra elkartearen eskutik.