Joan eduki nagusira

zoom Zero ikastaroak komenigarriak dira ingeniaritzak ikasiko dituztenentzat. Argazkian, bi ikasle Fisika praktikak egiten ari direnean

Zero ikastaroak komenigarriak dira ingeniaritzak ikasiko dituztenentzat. Argazkian, bi ikasle Fisika praktikak egiten ari direnean

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abuztuaren 1ean, astelehena, zabalduko du lau zero ikastarotan izena emateko epea, heldu den 2016-2017 ikasturtean Gradu ikasketetan hasiko diren ikasleentzat. Ikastaro hauek abuztuaren bigarren hamabostaldian emango dira, eta helburua dute ikasleei, bakoitza zein titulaziotan matrikulatu den, bere titulazioari buruzko gaietarako sarrera ematea, beren Batxilergoko edo Lanbide Heziketako prestakuntza sendotzeko eta Unibertsitatean erabilgarriak gertatuko zaizkien metodologia oinarriak emateko. Matrikula interneten bidez egiteko aukera dago, abuztuaren 16tik aurrera, Unibertsitatearen webgunearen bidez.

Hauek dira ikastaroak: Adierazpen Grafikoa, Fisikaren Hastapenak, eta Matematikako bi ikastaro bereizi, alde batetik,  Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien goi mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET)  ikasleentzat, eta bestetik Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) ikasleentzat.

Ikastaroek izango dituzten egunak, orduak eta titulazioak ikusgai daude NUPen webgunean. Hogei ordukoak diren ikastaro horietan parte-hartzeak ez dakar irakaskuntza kredituen aitorpenerako eskubiderik.

Onartuen zerrenda abuztuaren 17tik aurrera argitaratuko da Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean eta Unibertsitatearen webgunean. Ikastaroa ez bada ematen, eskatzen den gutxieneko ikasle kopurura (15 ikasle) iritsi ez delako, ordaindu diren tasak itzuliko dira, matrikula egitean ikasleak eman duen kontu korronteko zenbakian.