Joan eduki nagusira

zoom Nazioarteko bi asteetako parte-hartzaileak, NUPeko teknikariekin batera

Nazioarteko bi asteetako parte-hartzaileak, NUPeko teknikariekin batera

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, ekainetik zehar, nazioarteko bi aste egin ditu Erasmus+ programaren esparruan. Programa honek goi mailako hezkuntzako ikasle eta langileentzako mugikortasun proiektuak sustatzen ditu, Europar Batasuneko eta elkartutako herrialdeen artean. Nazioarteko asteak hauek izan dira: “University Mentoring Programmes”, alde batetik, eta "Erasmus+ programa: Latinoamerikarekiko lankidetza-aukerak", bestetik. Europako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetako 18 pertsonak aukera eduki dute Unibertsitateak antolatu dituen prestakuntzarako eta zabalkuntzarako bi programa hauetan parte hartzeko.

Jarduera hauek duela urte batzuetatik hona Unibertsitateak bultzatzen duen nazioartekotzea bultzatzeko estrategiaren parte dira. Apustu hau Unibertsitateak hurrenez hurren egin dituen plan estrategikoetan ikusi da, eta bereziki ikusten da 2016-2019 aldirako izenpetu denean.

Mentoretza unibertsitateetan

Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak eta Nazioartekotze Errektoreordetzak elkarrekin antolatu zuten University Mentoring Programmes” (Unibertsitateen Mentoretza Programak) izeneko Nazioarteko Astea, unibertsitateetan garatzen diren mentoretza programak aztertzeko.

Aste honen helburua zen administrazio langileen eta irakasleen arteko esperientzia-truke eta elkargunea izatea, unibertsitateko mentoretzaren gaian, eta bertan 12 pertsonak hartu zuten parte, herrialde eta unibertsitate hauetatik etorriak: Erresuma Batua (City University London / University of Surrey), Alemania (Hochschule Magderburg Stendal / Europa-Universitat Vidriana), Finlandia (Laurea University of Applied Sciences), Hungaria (University of Pécs), Italia (University of Padova) eta Lituania (Vilnius Gediminas Technical University / Mykolas Romeris University).

Identifikatu diren hiru mentoretza motari (berdinen arteko mentoretza, gizarte mentoretza eta mentoretza profesionala) eskaini zitzaizkion hiru lan-egunetan zehar, bertaratu zirenek lehen eskutik ezagutu zituzten NUPek mentoretza mota horietako bakoitzean garatzen dituen ekimenak, baita unibertsitatean pisua irabazten ari den arlo honetako etorkizuneko ezarpen-planak ere.  Bertaratu ziren unibertsitateetako ordezkarien esperientziez aparte, Euskal Herriko Unibertsitateko adituek ere parte hartu zuten, baita Espainiako Mentoretza Sareko ordezkari batek egin zuen sarrera-saioa ere.

Bertaratu ziren pertsona guztiak oso pozik geratu ziren, eta esan zuten nahiko zutela honelako ekimenak, unibertsitatearen jardunarekin oso lotuak direnak, errepikatzea, parte hartu zuten unibertsitateen arteko proiektuen ernamuina izan daitezen.

Garapenerak Lankidetza Latinoamerikan eta Erasmus+

"Erasmus+ programa: Latinoamerikarekiko lankidetza-aukerak" Nazioarteko Astean Kuba, Peru eta El Salvadorreko unibertsitateetako nazioarteko harremanetako eta garapenerako lankidetzako bulego eta zuzendaritzetako sei ordezkari aritu ziren, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotze Errektoreordetzak antolatu zuen Europako Batzordearen laguntzarekin.

Esan den bezala Erasmus+ programaren barruan dagoen  eta Europakoak ez diren unibertsitateen arteko trukeak egiteko bidea ematen duen topaketa honetan, unibertsitate hauek egon ziren: La Habanako Unibertsitatea eta Pinar del Rioko Unibertsitatea, Kubakoak; El Salvadorreko Centroamericana eta Don Bosco Unibertsitateak, eta Peruko Piura Unibertsitate Nazionala eta Pedro Ruiz Gallo Unibertsitate Nazionala.

            Astean zehar Erasmus+ Programak Europakoak ez diren herrialdeekin lan egiteko eskaintzen dituen aukerak aztertu ziren, garapenerako lankidetzaren ikuspuntutik, baita etorkizunean partekatzen ahal diren jarduerak ere. Beste hainbaten artean, programak Erasmus+ Unitatearen  txosten bat eduki zuen: Goi Mailako Hezkuntza - Gaitasunen Garapena (EACEA), Bruselasen.